023.gif





Beste horri horretara joango gara idaztera, hau beteta dago eta.114771_32079_64_arrow_blue_forward_next_icon.png



 BILBAO KIROLAK ERAKUNDEAK KIROLA ETA DIBERTSIOA UZTARTUKO DITU BERRIRO GABONETAN
Bilbao Kirolak erakundeak hirugarren urtez jarraian abiarazi du "Gabonetan primeran, kirola eginez" programa. Egitasmoak aisialdia eta kirola elkartzen ditu eta ariketa fisikoa sustatu nahi du. Bide batez, opor garaian familia eta lana uztartu ahal izatea ere bada helburua.

Ekimena 6 eta 13 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta Deustu, Txurdinaga eta Zorrotzako udal kiroldegietan egingo da. Gainera, iaz baino %75 plaza gehiago izango dira, hots, 210 plaza eguneko, eta bi egun gehiago eskainiko dira. Halaber,, Txurdinagako kiroldegiak egun bakoitzeko zortzi plaza izango ditu minusbaliotasuna duten umeentzat, izan ere, ez dira aparteko talde batean egongo, gainerakoekin jolastu eta kirola egingo baitute. Espezializatutako begiraleek umea taldean behar bezala integratu dadin bermatuko dute.
Nerea Parro 6.B
2010/12/11.


Auto gidari bat hil da Urkabustaizen

31 urteko emakume bat hil da gaur Urkabustaizen, autoa gidatzen ari zela istripua izanda. Ibilgailuak zuhaitz bat jo du, 10:20ak aldera A-2521 errepidean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Emakumea bakarrik zihoan autoan.

Ertzaintza ari da istripua ikertzen. Lehen hipotesien arabera, izotzak eragin du ezbeharra. Astelehenetako ajea

Telebista eskubideen jabeen eraginez, astelehenetan ere Lehen Mailako partidak jokatzen hasi ziren iragan sasoian -urte batzuk atzera ere jokatu ziren-. Osasunak inork baino gehiagotan jokatu zuen astelehenetan, hiru aldiz. Gauza bat argi geratu zen, gainera: astelehenak ez dira futbolean jokatzeko; ez behintzat Osasunarentzat. Estatistikak argigarriak dira: ez zuen partida bakar bat ere irabazi (bat berdindu zuen, eta bi galdu).

Atletico Madrilen zelaian aritu ziren gorritxoak astelehen batetan jokatutako lehen norgehiagokan, 2010eko martxoaren 15ean. Osasuna txukun aritu zen, baina Juradok 78.minutuan area kanpotik egindako jaurtiketa batean gola lortu zuen Atletico Madrilek, eta 1-0 galdu zuen Jose Antonio Camachok zuzendutako taldeak. Mallorcaren zelaian ere astelehen batean jokatu zuten gorritxoek, apirilaren 19an. Orduan ere zorterik ez zuten izan nafarrek. Ruben erdiko atzelariak geldikako jokaldi batean aurretik jarri zuen etxeko taldea lehen zatian, eta bigarren zatian berdinketaren bila gogor aritu arren, Osasunak 2-0ekoa jaso zuen amaieran, arauzko denbora agortzear zenean Keitak Mallorcarentzat egindako gol baten erruz. Astebete geroago, Athleticen aurka Nafarroako Erresuman ere astelehenean jokatu zuen Osasunak. Etxean jokatuta gorritxoek astelehenetako madarikazioari amaiera eman ziezaioketela zirudien. Baina derbia hutsean amaitu zen. Etxean jokatu arren, astelehenak Osasunarentzat egun onak ez direla argi geratu zen berriz.

Horregatik, datorren astelehenean joera aldatzen ahaleginduko dira nafarrak Mestallan, Valentziaren aurkako norgehiagokan. Laugarren aukeran irabazten ahalegindu beharko dute nafarrek, azken bi partidak galdu ostean beste erremediorik ez baitaukat.
Unai Nicolás


NABIGATZAILE EGUNA OSPATUKO DA BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOAN

2010eko, abenduaren 11a.

Larunbatean Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bere 7. urteaurrena beteko du eta eguna jai giroan ospatzeko, Nabigatzaile Eguna antolatu dute. Hainbat ekintza prestatu dira, hauen artean itsasadarrean zehar museoraino antolatu den ontzien igoera nabarmenduz.
Itsasadarreko ibilaldi hau Getxon antolatuko da (10:30etan) eta edozein ontzik parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, aurretik izena ematea beharrezkoa da, Itsas Museora deituz (94 608 55 00) edo Club Orzara (606 503 531) edo/ eta Getxoko Kirol Portura deituz. Izen ematea doakoa da.
Gaitera, egun osoan zehar, museoko erakusketak dohainik bisitatzeko aukera izango da, erakusketa iraunkorra, nahiz aldibaterako erakusketak. Familiek, bestalde, etxeko txikientzat antolatutako ekintzekin gozatzeko aukera izango dute.
Abenduko igandeetan, urtalirraren 9ra bitartean, eguerdiko 12:00etan hasita, bisita gidatuak antolatu dira. Museoko sarrera eskuratuta, bisita Hauek dohainik eskainiko dira. Bisitak euskaraz eta gaztelera izango dira.


Nerea Milito
Liburuak batzeko prest…

Gure Liburuak izeniko Euskal Herriko Irakurle Klubak liburuak etxeti-etxe biltzeko kapainia abiarazi du Kubara kamioikada bat liburu igortzeko asmoarekin, AEkren urarrileko "Aizu!" alidizkariak aipatu duenez.

Liburuen elkartsauneko kanpaina honetan jasotako liburuak Kubako Herrien Adiskidetasuneko Institutuari emango zaizkio "kamioikada" sinboloko honetako liburu guztiak, berauek uharte osoko herri liburutegietan banatzeko.

Anima zaitez eta lagundu !!!

Aitzol Villahoz
2010ko abenduaren 8a





Euskal ikasleak Estatuko bataz bestekoaren gainetik daude
15 urteko euskal ikasleak Estatuko bataz bestekoaren gainetik daude, PISA txostenak zabalduko datuen arabera. Izan ere, matematikan 'oso ondo' bat jaso dute ikasleek, irakurketan 'ondo' eta zientzietan 'nahiko'. Nafarroan ere oso datu onak izan dituzte, Estatuko onenak.
Munduko 65 herrialdetan egin da hezkuntzari buruzko PISA azterketa. Ia ikasle gehienak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan daude. EAEn, 177 ikastetxe publiko zein kontzertatuetan 4.768 ikasleri egin dizkiete probak, irakurketan matematikan eta zientzia arloetan.

Alba Bravo 2010-12-08






BILBOKO BELENAK


El Arenalen karpa bat dago jarrita Feria Belenistarako, parte artuko dutela España osoko artesanoak. Muestra hau organizatuta dago asosiasio hauen gatik; Santos Justo eta Pastor.Pasaden urteko bisitak 40.000 pertsonekoa izan zen, eta sailatzen ari dira belen kantitate artistikoa, baina ere rekaudazioa apoiatzeko familia riesgo exklusioskoak Otxarkoagan. El Arenaleko karpara, sartu ahal izateko 1€-ko sarrera batekin, artuko dute parte Euskal artesanoak eta beste leku batzuetako artesanoak, adibidez; Valentziakoak, Valladolidekoak eta Sevillakoak.


GORKA DE LA TORRE CUENCA 6.B






Berria:


Chillida Leku museoak urtarrilaren 1ean itxiko du.


Chillida Leku museoak Enplegu Erregulazio Espediente bat iragarri du eta baita museoaren itxiera, 2011ko urtarrilaren 1ean. Halaere, museoa behar-beharrezkoak ikusten duten baldintzak betetzen dituen "akordio batera" heltzeko lanean jarraituko omen dute, Eduardo chillida eta Pilar Belzunce, museoaren sortzaileek "definititutako baldintekin, jarraikortasuna lortzeko".

Artistaren senideek agiri batean jakinarazi dutenez defizita jasangaitza da eta "krisialdi ekonomiko globalak egoera hau larriagotu du, datuak maila jasangaitz batera eramanez, ekimen pribatu baten ikuspuntutik".

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazi duenez, urte bat baino gehiago daramate Eduardo Chillidaren familiarekin lanean museoak aurrera egin dezan.

Naroa Lucas

2010-12-7.

Aldrebes hasi, eta amaitu
Bartzelonako jokalariek berotzeko astirik ez zuten izan ia, baina Osasuna goitik behera menderatu zuten, hala ere
Partida bertan behera geratzeko zorian izan zen, baina iritsi egin zen Bartzelona azkenean
Zazpigarrenean galdu egin du Osasunak. Sasoi honetan etxean jokatu sei partidetatik lau irabazi eta bi berdinduta ziren atzo arte Jose Antonio Camachoren mutilak, baina zazpigarrenean aurkariak ez zien aukerarik eman. Pep Guardiolarenek egundoko nagusitasuna erakutsi zuten, eta liderraren legeari men egin behar izan zion Osasunak. Bartzelona berandu iritsi zelako 50 minutuko atzerapenarekin hasi zen norgehiagoka, baina autobusetik irten orduko futbolean hasi beharrean izan baziren ere, Guardiolaren jokalariek goitik behera menderatu zuten Osasuna.
Lehendabiziko minutuetan Osasuna hobeto zelairatu zela zirudien. Goian presioa egin eta Bartzelonako atzelariak nahastu nahian berdeguneratu ziren Jose Antonio Camachoren mutilak, eta Guardiolarenek bidai aldrebesa larrutik ordaindu zezaketela ere bazirudien une batez. Atzealdean arazoak izanagatik, Bartzelonako erasoko jokalariak beti bezain eraginkor aritu ziren, dena dela. Messi, Pedro eta Villa lehendabiziko gola egitetik gertu izan ziren, Victor Valdesek Sorianori Osasunaren gola ia-ia oparitu zion bitartean. Ez Villak eta ez Sorianok ez zuten asmatu. Hogeitazazpigarren minutuan Pedrok ez zuen barkatu, ordea. Messiren pase dotorea ederki baliatu zuen Bartzelonako aurrelari gazteak 0-1ekoa egiteko. Ametsetik esnatu zen Osasuna golarekin. Eta kolpe latzari buelta eman ezinda aritu ziren handik aurrera Camachoren mutilak. Bartzelonaren joko dotorea soilik ikusi zuten Nafarroako Erresuman bildu zaleek. Messik bigarren zatian lortutako bi golei esker (bigarrena penaltiz) 0-3 irabazi zuten katalanek, baina jokoa eta aukerak aintzat hartuz gero aldea handiagoa ere izan zitekeen.
Unai nicolas

Bilboko zirkua

Bilbon zirku bat jarri dute abenduaren lautik zortzira, Errekaldeko auzoan eta Euskaldun jauregian antzestuko dute.
Hirurehun artista baino gehiago egongo dira.
Lehenengo espektakuloa Errekaldeko futitoren kanpoan izango da 20:30. Laurak eta erdietatik zortziak eta erdiak arte voleyko joko oso berezi bat egongo da, pilotak ez direlako izango boloak izando dira. Oraindik ez ba zara nekatu azteazkenen goizean egiten dituzun gauzak ez dituzu ahaztuko; 15 prueba egongo dira aita eta amarekin egoteko: monozikloekin azterkatak egiteko, bost pilotekin malabareak egiteko... etab gauza egongo dira.




María Martín 6.B 2010ko abenduaten 6ª
Garbitzaile jaun txit gorenak...
Portugaleteko kale garbitzaileek erratzarekin egunero bizi
duten esperientzia lipdub batean kontatu dute, "bai onak baita txarrak ere".
Barrenderismoizena duen lipdub bat egin dute Portugaleteko (Bizkaia) bi kale garbitzailek. Abestia Jostian-ena da, eta Melkiades izenekoak egiten ditu antzezlanak. Jon Gonzalez errealizadoreak eta "etxeko garbitzaileak" ekoiztu du. Bost minutu irauten ditu, eta euren asmoa aurrerago lan luzeago bat egitea da.

Gazteleraz idatzi batekin hasten da lipdub-a: "Ingurumenaren mantentze teknikari eta jaurerriko garbitzaile eta lorezain kolegio ospetsukoek zerbait jakinarazi nahi dizuete...". Euren asmoa kalean erratzarekin egunero dituzten esperientziak kontatzea da, "bai onak baita txarrak ere".


























Erreskatatu dute bi neska kotxe erreta batetik.

Kotxe baten gidaria talka bat izan zuen Max Centreko gertutasunean beste kotxe batekin, esate baterako, bikote batekin zegoen beteta kotxea. Askenean lortu zuen kotxetik ateratzea bi neskei erdi konorterik gabe, haiek bi neska gidariarekin zeuden. Besteek ardura desberdineko zauriak dituzte.Talka ostiraleko gauean gertatu zen.
Iñigo Hierro
2010/12/05





BILBAO KIROLAK ERAKUNDEAK KIROLA ETA DIBERTSIOA UZTARTUKO DITU BERRIRO GABONETAN


Bilbao Kirolak erakundeak hirugarren urtez jarraian abiarazi du "Gabonetan primeran, kirola eginez" programa. Egitasmoak aisialdia eta kirola elkartzen ditu eta ariketa fisikoa sustatu nahi du. Bide batez, opor garaian familia eta lana uztartu ahal izatea ere bada helburua. Ekimena 6 eta 13 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta Deustu, Txurdinaga eta Zorrotzako udal kiroldegietan egingo da. Gainera, iaz baino %75 plaza gehiago izango dira, hots, 210 plaza eguneko, eta bi egun gehiago eskainiko dira. Halaber,, Txurdinagako kiroldegiak egun bakoitzeko zortzi plaza izango ditu minusbaliotasuna duten umeentzat, izan ere, ez dira aparteko talde batean egongo, gainerakoekin jolastu eta kirola egingo baitute. Espezializatutako begiraleek umea taldean behar bezala integratu dadin bermatuko dute.

Nerea Parro 6.B 2010/12/04.




BILBOKO UDALAK 20% IGOERA ONARTU DU
TAXI ZERBITZUA

2010eko abenduaren 5ª.

Bilboko Udalak 20% hazkundea onartu du taxi zebitzurako tarifetan 2011. urterako. Horri esker, sektoreko profesionalek Kontsumoaren Prezioa Indizera (KPI) eta erregaiaren prezioen igoerara egokituko dituzte prezioak. Gainera, momentu honetan Bilbo ingurko beste udalerri batzuen alderatuta tarifan dagoen alde murrizkoa da. Bilboko Udalak taxi zerbitzurako ezarritako prezio berriak taxistekin eurekin izandako negoziazioaren emaitzak dira, Radio Taxi Bilbao eta Radio Taxi Bizkaia elkarteearen bitartez.
Berrikuntza nagusietarako bat 5. tarifa izenekoaren sorrera da. Horrek gaueko eskaintzaren eskasia gutxitzen lagunduko du, taxia hartzeko dauden itxaronaldiak eta ingurualdeko auzuneetan jatorria duen eskariaren arreta gabezia mugituz. 5. tarifa Aste Nagusiak dirauen bitartean eta larunbat, igande eta jaiegunetako bezpera eskainikkoa da, gaueko 22:00etatik goizeko 07:00arte.

NEREA MILITO

FERNANDO TORRES-EK 2014-AN ATLETICO MADRILERA JOANGO DA
Fernando Torres-ek, 2014-an Liverpool-tik Atletico Madrilera joango da. Aletico Madrileko entrenatzailea, 88.954 milioi ordaindu ditu Fernando Torres-ek haren taldera joateko.
Aletico Madrileko jokalariak, oso pozik daude aldaketa honengatik.
Ander Zorrilla 6.B 28-11-10


HAMLEYS GARAI GUZTIETAKO JOSTAILU MAGIKOAK DITUEN DENDA

Londresen jostailuetaz hitz egitea Hamlysi buruz hitz egitea da. Bere ateak ireki zituenetik 1760an britaniako hiriburua gauzarik apartenetakoak aspalditik daude denda honetan Papa Noelei txikienentzako jostailuak lortzeko.
Neska-mutila daude tecnología gustoko dituztenak: mugitzen direnak, hitz egiten dutenak,… baina oraindik daude betiko jostailuak nahi dutenak. Ez dutenak ezer egiten. Beste garaietako orientzako, Londresen ere daude dendak egurrak plastikori ordezkatzen diona.


ALBA 6.B


2010-11-28








Iraizoz, 2015era arte Athleticen




Gorka Iraizoz atezainak (Iruñea, 1981) 2015era arte luzatu du kontratua Athleticekin, klubak eguerdian jakinarazi duenez. Duela hiru urtetik dago Bilboko taldean; Espanyoletik heldu zen, lau bat milioi euroren truke.



2007ko abuztuaren 26an egin zuen debuta Iraizozek Athleticekin, Osasunaren aurka, eta denera 124 partida ofizialetan aritu da: Espainiako Ligako 98tan, Espainiako Kopako hamabitan, Europako Ligako hamabitan eta Espainiako Superkopako bitan. Titularra da.Unai Nicolas 6ºB







Gotzon Barandiaranek Euskalduna ontziolaren garai gatazkatsuan kokatu du 'Errotik' nobela

Testuinguru soziopolitiko eta ekonomiko konkretu bat, gogorra, latza. Eta aita eta alaba baten arteko harreman arantzez betea. Bi planoek, bi kontaketek bat egiten dute Gotzon Barandiaranen estreinako nobelan: Errotik-en (Susa). Bilboko Euskalduna ontziolak 1984tik 1987 bitartean bizi izandako gatazka da testuinguru zehatz hori -2.461 langileetatik 200entzako tokia besterik ez zela izango adierazi zuen Espainiako Gobernuak 1984an, birmoldaketa asmoak abian jarri zituenean-.

Barandiaran umea zen gertaera haiek jazo zirenean. Hamar urte baino ez zituen, baina bizi-bizirik ditu "ontziolako langileak eta Espainiako Polizia aurrez aurre jarri zireneko irudiak". Garai hartan bizi eta sentitutakoa kontatu nahi izan du nobela berrian, "baina kazetaritza kronikarik egin gabe, pertsonaia literarioak erabiliz".

Pertsonaia literario horiek Luis Urresti Euskaldunako langilea eta haren alaba Lorea dira. Aitaren eta alabaren arteko solas etenek eta oroitzapenen hustutze idatzizkoek egituratzen dute kontakizun osoa. Barandiaranek faltan bota izan du euskal literaturan bere nerabezaroko garaia -80eko bigarren erdialdea- islatzen dituzten literatur lanak: "80ko hamarkada izugarria izan zen politikoki, sozialki, sorkuntzari dagokionez… eta orduko giro hori guztia azaltzen da liburuan".

Aurrez bi poema liburu idatziak ditu Barandiaranek: Arrakalak (2004, Susa) eta Katamalo (2007, Susa).Lur Arrokero 6.B26/11/2010
Aitarena egitea, gutxienen aktibitatea.

Bakarrik gizonen ehuneko zazpiak emakumeak bezala dihardu seme-alaben zaintzari buruz.
La Caixa Fundazioaren Madrilen aurkeztutako ikasketaren esanean ehuneko hogeita bost espainar amek beren lanak utzi dituzte beren familiak laguntzeko estatu maian, gizonen ehuneko 4,8-a soilik delarik, konparaketa egin hondoren.
Berdintasuna aroan, nahiz eta ministerio bat izan gizonak eta emakumeak ez gar paretsuak seme-alaben ardurari dagokionez.
Gizonen artean ehuneko hogeita hiruk emakumeak bere lana utzi behar duela pentsatzen segitzen du, beren ondorengoak eskolan dabiltzan bitartean.
Iñigo Hierro
2010/11/26BILBOKO ALKATEAK UDAL GARDENTASUNA III. SARIA ESKURATUKO DU GAUR MADILEN

2010eko azaroaren 26ª.

Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, Udal Gardentasunaren III. saria jasoko du gaur. Herritarrengandik hurbil dagoen kalitatezko administrazioaren alde egindako apustua publikoki aitortzen duen Udal Gardetasunaren III. saria da eskuratuko duena.
Ekitaldia gaur izango da Madrilen, “Ortega y Gasset” Fundazioan. Bilbo Euskadiko beste herri batzuen haurrean gelditu da. Alegia, Barakaldo, Getxo, Donostia eta Gazteiz gailendu ditu. Gaitera, BilbokEstatuko beste hiriek baino puntuaketa altuela lortu du. Izan ere, 100 puntu lortu dituazterturiko 5 gairenalorrean. Hori bai, iazko emaitza baino 7 puntu beherago kokatu da, baian hala ere puntu gorenean.

Nerea Milito






GETXOKO 9. KOMIKI ETA MANGA AZOKA AZIKO DA

Komiki eta Manga Azokaren bederatzigarren edizioak binetaren mundua eramango du Getxora (Bizkaia) ostiraletik igandera bitartean. Hiru egunetan zehar, komikia erabateko protagonista bilakatuko da Areetako Geltokia plazan. Bertan 80 salmenta-gune baino gehiago kokatuko dira, non komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, aldizkariak, fanzineak, argitaletxeak eta bederatzigarren arteari loturiko zenbait sektore bilduko diren. Esparru komertzialaz gain, hainbat ekitaldi egingo dira hiru egunetan zehar.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, ohi denez, ospe handiko egileak egongo dira Getxon. Horiek guztiak hitzaldietan eta aurkezpenetan ariko dira eta hain arrakastatsuak diren sinatze-txandetan ere. Horrela, zaleek autorerik gogokoenak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera dute.
Nerea Parro 6.B 2010/11/26.



PIPI GALTZALUZE 65 URTE BETETZEN DITU

Gezurra dirudi baina, Pipi galtzaluze haren txirikordekin,orinekin eta soineko arraroekin 65 urte bete ditu.

Astrid Lidgren azmatu zuen, 1941an. Esaten dutenez, Astrid Lidgren historia egiten hasi zen 1941ko neguan haren alaba ohean zegoenean, biriki-kanzerrarekin, eta liburu bat kontatzeko esan zionean. Ondoren, literatura sari bat irabazi zuen eta horrekin hasi zen haunditu egin zen pertsoniaren ezauera.

Dibertigarria, majua… Sueciatik kanpo Pipi Galtzaluze asko ezagutzen da, Olle Hellbomenen filmarengatik 1969an grabatuta.

Oraindik emititzen da telebiztan, etb-en,betizu-n… Oraindik fama asko dauka. Badaude film asko hari buruz eta oso dibertigarriak!

Clara Yue 6.B
10/11/26.

Auto gidari bat hil da Sunbillan, kamioi batekin talka egin ostean


N-121-A errepidean gertatu da ezbeharra, eta Lesakako 57 urteko gizonezko bat da hildakoa. Autoa kamioiaren azpian zanpatuta geratu da.

Errepide istripu larria gertatu da 8:12etan NA-121-A errepidean, Sunbilla (Nafarroa) parean: auto batek eta kamioi batek elkar jo dute eta, ondorioz, auto gidaria hil egin da. Lesakako gizonezko bat da hildakoa -J.L.I.M-, 57 urtekoa.

Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, autoa kamioi azpian zanpatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua. Suhiltzaileak ez ezik, Foruzaingoa eta Doneztebeko osasun larrialdi zerbitzuko kideak ibili dira salbamendu lanetan. Nolanahi ere, auto gidaria momentuan hil dela azpimarratu dute Nafarroako Gobernuko iturriek.

Kamioiko gidariak -Espainia, 43 urte-, ez du zauririk izan.










Lekeitioko Bideo eta Zine Jaialdia ospatuko da datorren astean




Lekeitioko Udalak beste urte batez antolatu du mundu mailan euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarra, eta oraingoan 33. ekitaldia beteko du Lekeitioko Bideo eta Zine Jaialdiak. Aurtengo edizioan, 39 film laburrek parte hartuko dute eta Urrezko Antzarra saria irabazteko lehiatuko dira azaroaren 23tik 27ra bitartean, antolatzaileek adierazi dutenez.

Zinemaldiaren antolaketa duela bi urte hartu zuen bere gain Lekeitioko Udalak, ordura arteko antolatzaileek taldearen desegitea iragarri ondoren. Beraz, Udala arduratu zen zinemaldiaren antolaketaz, "ezin baikenion Euskal Herrian euskara hutsean egiten den zinemaldi bakarrari hiltzen utzi", Udaletik adierazi dutenez.

Aipatu bezala, Lekeitioko 33. Bideo eta Zine Jaialdia azaroaren 23an abiatuko da, eta egunero izango dira ikusgai zenbait film labur Ikusgarri zinema-aretoan. Azaroaren 23tik 27ra bitartean ikusgai izango diren 39 film laburrak bi kategoriatan banatuko dira: profesionalak eta amateurrak. Kategoria bakoitzean sei sari emango dira; kategoria profesionalean 12 film aurkeztu dira eta amateurrean gainontzeko 27ak. Aurkeztu diren 39 zuzendarietatik 25 gipuzkoarrak dira, 13 bizkaitarrak (bi Lekeitiokoak) eta bi nafarrak.
Jarein Arenas6.B2010/11/21BILBOKO ASTE OLIMPIKOA

Bilbao Kirolak erakundeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Bilboko XII. Aste Olinpikoa antolatu dute, bihartik ostiralera bitartean.

Aurten, kontzektua, saskibaloiaren ingurukoa izango da, eta Juan Antonio Corbalan, Marina Ferragut… bezalako gonbidatuak izango ditu.

Aitzol Villahoz
2010ko azaroaren 21a

INTERNET ESKOLA

Asteburu honetan, Barakaldoko frontoian, 70 ordenagailu inter netekin zu zartzeko nahi duzun tokian doainik, XBOX 360, PS3, Wii (bizikleta estatikoarekin eta Wii-ren wiifit tablarekin), minusbalidoentzako ordenagailu motak, interneteri buruzko txarlak (oso oso interesgarriak), lasteketako kotxeen simuladoreak 3D-an, mindball, kotxe txiki bat obstakuloak eskibatzen dituena eta segway-ak.3D-an gidaketaren txapelketa egon da eta lehenengo hiru postuak hauen izan dira: 1. Iñigo Huete, 2. Ibai Rosan eta 3. Jon trancho. Nik 7. geratu egin naiz. Wii-ren boloetako txapelketa egon da ere. Lehenengo hiru postuak hauen izan dira: 1. Jon Calleja, 2. Christian Ruenda eta 3. Aitor Martin. Oso polita eta oso interesgarria izan da.

GORKA DE LA TORRE CUENCA 6.B

SEI METROKO BALEA HILIK Sei metroko bale bat hilda agertu da gaur Galizian, Sobreirako hondartzan (Vigo), bertako udaltzainek jakinarazi dutenez. Handik ateratzeko lanetan dabiltza orain, eta itsas zerbitzuetako kideak balea aztertzen ari dira, heriotza zerk eragin dion jakin nahian.


Goizeko zortziak aldera ikusi dute balea hilik baina, iturri ofizialen arabera, baliteke aurretik egun askoan izatea hilda itsasoan, hortzakak jaso izanaren zantzuak dituelako alain cigaran INDIAR ELEFANTEA, PATRIMONIO NAZIONALA



Indiak, patrimonio nazionala izendatu du elefanteei.



Pentsatzen dute ondo egongo ahal zela espezierako babesa. Espezialistei esker eta ministerioari esker, elefanteak hobetzeko finka bat egitea lortu dute.



IANS Indiar agentsia estaen duenez, Indian 60% elefante bizi dira Asiako elenkanteetik, 25.000 ereduzko dituzte. Horietatik, 3.500 itxialdietan biziz.



Iritsia :

Nik ondo deritzot. Pena pixka bat ematen didate, ezin dutelako landa-irekian bici. Ondo bizi direla uste dut, ondo zaintzen dituztelako.



Clara Yue 6.B

10/11/21.

INTERNETA BARAKALDON

Barakaldo Bizkaiko herria azaroaren 18tik osteguna 21era igandea, Internet Eskola, Internet & Euskadi elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak, edizio berri bat ospatu du biztanleria osorako.
Barakaldoko frontoian 70 ordenagailu internetarekin eta nabegazio librearekin, 4 Wii, 5 Play Station, Arbel digital 1 eta bi auto simuladore 3Den. Interneten seguru egoteko txarlak egon dira.

ALBA



Zubi esekia tindatzen du itsasgolkoa



Portugaleteko burdinazko kaia eta Las Arenasko kale argiak kolore berdinez tindatuko dira.


Hiru kolore proposatu dira diputazioan. Abenduko hamarrean erabakiko dute kolorea.
Halako hauek izan dira aukeratutako koloreak:
· Gallartako Campanila, gorri kolorekoa.
· Somorrostroko Hematites, arrosa kolorekoa
· Trianoko blenda, marroi karamelatutakoa
Zubi esekiko dendetan paper batzuk daude galdera honekin: “Elija el color que le gustaría para nuestro Puente Colgante/Aukeratu kolorea gure zubi esekirako”.

Iñigo Hierro

6.B
Loterian 9 milioi jo du

Atzo Bilboko Miribillan, bederatzi milioi baino gehiago jo zuten.
Kupoiak, Miribillako zentro komersialean saldu zituzten, saldutako beste cupoi batzuetan,
315.000 euro edo 35.000 euro jo zuten. Joandako urtean azaroaren hamaikan Miribillan,
175.000 euro jo zuten. Orduñan 6.000 euro jo zuten urtean behin, 10 urteetan.
Urte onetan Euskadin 40.000 eurora hurbiltzen da ONCE- ko loterietan.

María Martin 6.B 2010ko azaroaren 20a.
Berria:
Arriaga Antzokia Gabonetan izotz-pista bihurtuko da balleta eskaintzeko.


Bilboko Arriaga Antzokiak eskaintza “guztiz berezia” prestatu du Gabonetarako. Abenduaren 17tik aurrera, antzokiko eszenatokia izotz-pista bihurtuko da aurreneko aldiz. 'Zisneen lakua' eta 'Errauskine' balletak hartzeko. Bi ikuskizun hauek haurrak eta nagusiak liluratuko dituzte, The Imperial Ice Stars konpainiak bi istorio unibersalak eskainiko baitituzte izotz gainean.
Zisneen lakua” Abenduaren 17,18 eta 19an izango da, eta “Errauskine” Abenduaren 21, 22, 23 eta 26an. Ikuskizunak izotz gainean antzeztean espezializatuta dauden konpainien artean, The Imperial Ice Stars munduko konpainia nagusietako bat da, antzokiaren eszenatokiak eskaintzen dituen konplizitate eta hurbiltasunean.
Naroa Lucas
2010-11-14.

Berria:
Kultura Bonoaren kanpaina, dagoeneko martxan


Gabonetako kanpainan Kultura Bonoa garatzeari eta sustatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren agindua argitaratu du, eta modu honetan, interesa duten saltokiak ekimenari atxiki ahal izango zaizkio. Kanpainarako 780.000 euro erabiliko dira eta, horrela, 52.000 bono saldu ahal izango dira eta, horrela, 52.000 bono saldu ahal izango dira. Bonoen salmenta Bilbao Bizkaia Kutxak, Gipuzkoa Donostia Kutxak eta Vital Kutxak kudeatuko dute. Aurreko urtean lorturiko emaitzak onak ikusirik, Jaurlaritzak Kultura Bonoa programa berriztea erabaki du. Ekimen horren bidez, arte eta kultura-ekoizpenaren merkatua bultzatu nahi da 2010-2011 Gabonetako kanpainan, EAEn, kultura-prodoktu horiek sustatuz.


Naroa Lucas
2010-11-20.
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETARENBIGARREN KANPORAKETA, IGANDEAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren 2.garren kanporaketa asteburu honetan ospatuko da Balmasedan. Igandean, 17:30tik aurrera, Klaret Antzokian norgehiako Joseba Artza, Asier Legarreta, Iker Belaustegi, Iñaki Iturroitz, Lander Ibarluzea eta Jone Uria arituko dira.
Kanporaketa honetara joan nahi dutenek, dagoeneko sarrerak salgai daude. Sarrera normalak 8euroen truke eskuratu daitezke, bazkideek 5euro ordaindu beharko dute eta gazteek 3euro ordaindu behar dute.

Nerea Milito EUSKO JAURLARITZAK HAUR-LITERATURAKO GIDA BAT EDITATUDU "HERRI IJITOA HOBETO EZAGUTZEKO"
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak haur-literaturako gida bat argitaratu du txikienak "herri ijitoaren ezaugarri eta errealitatera hurbiltzeko eta hobeto ezagutzeko".

Kultura Sailak prentsa ohar batean adierazi duenez, Ondare Kulturalaren Zuzendaritzak "Liburutegiak Topaleku" programaren baitan egiten dituen ekintzetako bat da gidaren argitalpena. Programaren helburua "tolerantzia eta kultura-integrazioa bultzatzea da".

"'Liburutegiak Topaleku' goiburupean, liburutegi publikoak gaur egun Euskadin bizi diren kultura ezberdinen arteko topaguneak eta integraziorako espazioak izatea nahi da, berdintasuna, tolerantzia eta aniztasuna bezalako balioeetatik abiatuta", adierazi du.

Halaber, Kultura Sailetik zehaztu dute kanpaina berria martxan jartzeko Eibarreko eta Irungo liburutegiak kolaboratu dutela. Proiektua liburutegi publiko guztietan egingo da, eta hezkuntzaren eremuan landuko da bereziki.

Nerea Parro 6.B 2010/11/20



KEPA JUNKERA

Kepa junkera atzo arriaga antzokian "Herria" dikoa aurkestu zuen. Ez zuen bakarrik egin beste musiko batekin egin zuen, disko hau lehenengo kalea diskoarekin eta gero etxea diskoarekin egin zuen.

Sara Cacho 6.B



MATEMATIKA ETA LITERTURA ARTEKO HARREMANAK ZEINTZUK DIRA???

Matematiken eta literaturaren arteko harremana aztertuko dute Reyes Calderon idazleak eta Antonio J. Duran idazle eta matematikariak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen "Eztabaidak literaturarekin".

Asteartean izango da, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko ekitaldi aretoan eta, beti bezala, saioa publikoa izango da.

Aitzol Villahoz

2010ko azaroaren 14a

SUKARRIETA KOLONIA PUBLIKOA IZATEA ESKATZEN DUTE

Herrikoek, Sukarrietako eraikina publikoa izatea eskatzen diote BBK-ri (jabea).

Busturiak eta Sukarrietak, kanpaina bat antolatu dute, Sukarrietako kolonietako eraikina, koloniak ez daudenean, herrikoei uzteko. Herriko batzuek ondo deritzote eta beste batzuek txarto. Gehienak ondo deritzote, porikiroldegi antzekoa delako. Igerilekua, bizikletak etab. daude eta !

Clara Yue 6.B
10/11/14.







Albacan atunzalea

Bemeoko, Albacan itsasontzia, eta atunezko arrantzan egiten duen itsasontzi bat zen. Itsaslapurrak tirokatu egin zuten azaroaren hamairuan, arratsaldeko bi eta erditan, internazional uretan.

Hau gertatu zen, Albacako tripulazio hogeitahamar itsasturuekin osatuta zegoenean ikusi zuten bi lantza oso askarrak beraien gana joaten zirena tirakatzen eta baraiek ere tirokatu egin zuten. Albacako tripulazioa ere tirokatzen ikusi zutenean joan egin ziren.

Itsasontzi Berberar hau gertatu zion martxoaren laua, Keniako itsasaldetik, beste itsaslapur batzuk bonba bat bota zioten itsasontziari. Askenean ez zen ezer gertatu bonba itsasontziko oso inportantea ez den leku batean jauzi zelako.

Itsasoan gero eta pirata gehiago daudela, eta gero eta hobeto armatuta daudela esaten dute.

María Martin 6.B 2010ko azaroaren 14a.







BERASATEGUI, LOMBA, PASABAN ETA LA QUADRA SALCEDO, AUKERATUAK


“Euskadiko enbajadoreak” kanpaina turistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Martin Berasateguik, Modesto Lombak, Edurne Pasabanek eta Miguel de la Quadra-Salcedok Euskadiren aurpegia izango dira munduan.
Lau “enbaxadore” horiek beren ezperientziak, oroitzapenak, leku kutuneen berri eman dute euskadigozaezazu webgunean ikusgai dauden bideotan.
EAEn ala hemendik kanpo bizi diren edozein pertsona Euskadin bizitako esperientziak, argazkiak, bideoak, etab. Partekatu ditzakete web cunean. Jada 100.000 bisitarik gora jaso ditu.
Euskal turismoaren urterik onenarekin bat egin du egitasmo turistiko honek. Marka gustáis hautsiz, 266.000 bisitari hartu zituen Euskadik abuztuan, Eustaten datuen arabera.


Nerea Milito


Beste eraso bat Indiako Ozeanoan

Piratek Playa de Anzoras Bermeoko atunontziari eraso egin diote gaur Indiako Ozeanoan. Baina ontziko segurtasun taldeko kideek aurre egin diete, eta tiroketa baten ondoren lortu dute ihes egitea. Somaliako kostatik 370 miliara izan da gertaera.
Asteartean Etxebastar Erroxape Bermeoko atunontzia jazarri zuten piratek Indiako Ozeanoan. Aurreko asteburuan Elai-Alai eta urriaren 31n Demiku ontziei ere egin zieten eraso piratek.



1 Mila = 1,609344 kilometro

Jon Urkijo
2010-11-14









































"ETAk su-eten iraunkorra emateko gogor saiatzen ari da ezker abertzalea"

Brian Currin Hegoafrikako abokatu eta bitartekaria elkarrizketatu du Imanol Murua Uria kazetariak BERRIArako. Egunkariak bihar aterako du bi orrialdeko elkarrizketa.
Hona hemen, aurrerapen gisa, Brian Currinen esan batzuk:

- "Egoera aldatzen bada, ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria ematen badu, ezker abertzaleak legeztatzeko pausoak ematen baditu eta Espainiako Gobernuak ikusten badu nazioarteko esku-hartzeak ekarpen positiboa egin dezakeela, orduan Nazioarteko Harreman Taldeak prozesuan oro har eragin positiboa izan ahalko du, eta uste dut Espainiako Gobernuak ongi-etorria emango dio ekarpen eraikitzaile horri".

- "Badakigu ezker abertzalearentzat oso garrantzisua dela su-eten iraunkorra lehenbailehen iragartzea. Beraz, jakinik behar hori dutela, eta jakinik hori gerta dadin lortzeko gogor saiatzen ari direla, espero dugu adierazpen hori azaroan etortzea".Kontzentrazioa da giltza

Espainiako Ligaren lehen laurdena beteta, sailkapenean ez da zatiketa handirik egon. Real Madrilek, Bartzelonak eta Vila-realek, sailkapeneko hiru onenek, abantaila ona dute dagoeneko, baina gainerako taldeen artean ez da aparteko alderik ikusten. Athletic hamargarrena da. Baikorra denak gora begiratzen du. Eta, gora begira hasita, Txapeldunen Ligako azken tokia bost puntura dagoela ikus daiteke. Hemezortzi puntu ditu Espanyolek, txapelketa hasierako ezusteko nagusiak. Puntu bat gutxiagorekin daude Europako Liga jokatzeko postuetan daudenak. Gertu, beraz. Unai Nicolas
"ETAk su-eten iraunkorra emateko gogor saiatzen ari da ezker abertzalea




Hona hemen, aurrerapen gisa, Brian Currinen esan batzuk:

- "Egoera aldatzen bada, ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria ematen badu, ezker abertzaleak legeztatzeko pausoak ematen baditu eta Espainiako Gobernuak ikusten badu nazioarteko esku-hartzeak ekarpen positiboa egin dezakeela, orduan Nazioarteko Harreman Taldeak prozesuan oro har eragin positiboa izan ahalko du, eta uste dut Espainiako Gobernuak ongi-etorria emango dio ekarpen eraikitzaile horri".- "Badakigu ezker abertzalearentzat oso garrantzisua dela su-eten iraunkorra lehenbailehen iragartzea. Beraz, jakinik behar hori dutela, eta jakinik hori gerta dadin lortzeko gogor saiatzen ari direla, espero dugu adierazpen hori azaroan etortzealur arrokero 6.B 13/11/10Sorpresetako pitxerra

Londreseko etxe batean aurkitutako XIII. mendeko txinatar portzelana bat, orain 50 miloi euro baino gehiagotan enkantatzen ari da.
Txinatarrak errekor batera heldu ziren, esate baterako, txinatarreko artearen salmentaren errekorra.
Tasatzailea erlikia bat bezala hartu zuen. 40 cm-koa da, eta apaingarri perfektuak ditu.

Iñigo Hierro
6.B





EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA NAZIOARTEA
Euskal Herriko ordezkariekin batera, nazioarteko soinujoleak ariko dira Tolosan ostiralean eta Getxon larunbatean, Nazioarteko Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak bederatzigarren urtez antolatu duen Nazioarteko Jaialdian.

Ahinbat lakutatik etorritako trikitilariak etorri dira hona.

Ostiraleko emanaldia 22:00etan hasiko da, Leidorren.

Larunbaterako, berriz, Getxoko Andres Isasi musika eskolan jarri dute hitzordua, 19:00etan.
Berri hau hemen aurkitu dut: klikatu hemen...

Aitzol Villahoz
20010ko azaroaren 7a





DENA-DENA MERENGEA
Atzo Bizkaiko Plazan 4000 karolina inguru banatu ziren.
Artisau pasteleriaren hirugarren segidako urtean karolinak banatu dira Bizkaia Plazan, jaia pasaden urtean Plaza Berrian ospatu zen. Datorren urtean aurreikusita daukate Getxora joatea.
4000 unitate karolina banatu zituzten, kola luzeak Egon ziren , 500 karolina zorura jausi ziren.

Alba




SOFIA ERREGINAK MADRILEKO ZOO-RA JOATEN DA
Pasa den ostiralean, Sofia erreginak Madrileko zoo-ra joan zen.

Panda-hartz jaio berriak ikustera joan zen, eta erregina denez, hartzea utzi zioten. Bikiak dira, panda-hartzak.

Sofia ez zen joan bakarrik, José Diaz (parke bildutako konsegero-delegatua), Jesús Fernández (parkeen dibisioko zuzendaria) eta Ricardo Esteban (zoo-ko zuzendaria) lagunduta sartu zen instalazioan panda-hartz jaio berriak sehaska kulunkatzeko.

Sofiak ezin izan zuen aurre egin eta biberoia eman zien, haurrei bezala.
Clara Yue 6.B
10/11/07. 2010/11 ikasturtea

import_8056614_1[1].jpg

ALTO HORNOA ESKALA TXIKIRA








































































Luis Terrenos, Trapagaraneko 75 urteko jubilatua, altos hornoseko maketa bat egin du.
Luis kaldereroa izan zela, egon da urte oso bat maketa hau egiten eta eginda dago paperes, egurres eta plastikos.Esaten du:"ha sido un trabajo muy probechoso y que no a costado mucho sacrificio, ya que lo he ido haciendo poco a poco en mi taller".Orain amaituta duela Sestaoko udaletxera eraman nahi du exibitzeko.
Terrenoso asko gustatuko zitzaion bere esparientzialaguntzeko formmazio gazteei lan egiten kaldereroak bezala.

GORKA DE LA TORRE CUENCA 6.B

=

Basurde bat kalte eragiten du Txorierriko ibilgunean eta 3 kotxezko triskantzak eragin ditu

=


Goizean gertatu zen gertaera, esate baterako 01:10 gertatu zen gutxi gora bera, txoke anizkuna eragiteko zorian egon zen.
Basurde handi bat txoke larri bat eragiteko zorian egon zen Txorierriko ibilgunean. Animalia galtzada inbaditu zuen, zorionez ez zen egon zauriturik (Beno, animalia kentzen hiru bider harrapatu zion autoak).

Iñigo Hierro
6.B
Alkartu ikastola

“MOTXO” ITSASONTZIAK HAMABI TONA GASOLIO ISURI DITU ITSASORA

Azaroaren 5ean, ordu biak aldera, “Motxo”, Bermeoko itsasontzia, Deba eta Zumaiako itsaslabarrean haitzetatik atera nahian irauli zen. Bertako bederatzi arrantzaleak ondo atera ziren. Pixka bat beranduago zeraman erregaia galtzen hasi zen. Arrantzontzia hantxe haitzetan geratzea erabaki zuten baina arazoak ematen ari da. Dagoeneko hamabi tona gasolio isuri ditu itsasora eta gehiago isurtzen jarraituko du.

Eusko Jaurlaritzak esan du ingurumen arriskurik ez dagoela eta gasolioa jasotzen ari direla.

JON URKIJO

2010 / 11 / 6






ZINEMALDIA ARRISKUAN ?????


Eusko Jaurlaritza 2011AN Donostiako zinemaldiarentzako laguntza 60.000 euro murriztekoasmoa duela esan dute. odon edorta donostiako alkateak ohartatarazi du.




Itsasontzi bat gasolioa bota du itsasora

Arrantza egiteko Motxo izeneko itsisontzi bat osteguneko egunsentian ondoratu zen
eta eramaten zuen gasolio guztia itsasora erori zen, Zumaia eta Deba artean.
Itsasontzia zeraman, gasoliosko hamabost mila litroak haize-zuloetatik erori zen
itsasora.Gasoliosko usaina alde guztiatik usaintzen zuen, eta karburagai mantxak lurrazakean ikusten ziren.

María Martin Martinez 2010ko azaroaren 6a 6.B








Berria:
Barakaldoko Udalak euskararen erabilpena bultzatuko du
Barakaldoko Udalak euskerraren aldeko apustu garbia egiten ari da. Horrela, udal euskaltegiaren lana azken 30 urte hauetan funtzeskoa izan da jendea euskalduntzeko. Bestetik, ‘Euskera piztuz ’ eta ‘Bertsogintza ikastetxeetan’ ekimenak ere bultzada egin dio euskarari eta orain beste proiektu berri batekin dator. Izan ere, ‘Antzerki-hizkuntza’ programa berriari esker, ikastetxeetako ikasleek antzerki gidoi bat idazteko aukera izango dute. Taldeko lana izango da eta gaztetxoek aktore eta pedagogoen laguntza izango dute beraien lanak aurkezteko.
Basetik,dagoenneko hirugarren edizioan murgilduta daude ‘Bertsogintza ikastetxeetan’ ekimena. Proiektu honetan ere gazte ugarik hartzen du parte , oso arrakastatsua bihurtu delarik. Modu honetan ere hartzen du parte, oso arrakastatsua bihurtu delarik. Modu honetan, euskaraz hitz egiteko erraztasuna handiagoa da.

Naroa Lucas
2010-11-5.





BBK ARETOAN “LA ESPERA” ESTREINATUKO DA OSTIRALEAN

Bilboko BBK Aretoan “La espera” antzezlanaren erabateko estrenaldia eskainiko du ortiralean (20:00 etan). Arriaga Antzokiak eta Hortzmuga Teatroa konpainia bilbotarra elkarrekin ekoiztu dute obra. Raul Canceloren zuzendaritzapean, Josu Monterok idatzitako “La espera” ikuzkizun poetiko dramatikoak Michael Azamaren “La exclusa” eta Enzo Cormann-en “Mingus Cuernavaca” lanetan du oinarri. Arantza Goikoetxea, Joseba Apaolaza eta gurutze Beitia aktoreeketa Alain Sancho musikariak osatzen dute obren lan-teldea .



Nerea Milito






LEIOAKO XXXI. ESKULANGINTZA AZOKA HASIKO DA BIHAR

Leioako Eskulangintza Azokaren 31. edizioa ospatuko da bihartik igandera bitartean herri bizkaitarreko Boulevardean. Bertan, Euskal Herriko eskulangintza mota guztien erakusketa eta tailerrak izango dira. Guztira, 27 erakustoki ezberdin izango dira artisauen lanak ikusteko edo erosteko, eta denak kalitatezko ziurtagiriarekin.

Erakusketaz gain, hiru tailer antolatuko dira artisauen lana gertutik ezagutzeko. Lehena zura tailatzearena izango da, bigarrena burdina lantzearena eta hirugarrena zura tailatzearena, Leioako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Azokaren ordutegia 17:00etatik 21:00etara arte izango da bihar; larunbatean zein igandean, berriz, azoka bisitatzeko ordutegia 10:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:00etara artekoa izango da.

Eskulanetaz gain, gastronomia ere protagonista izango da asteburuan Leioan, baserrietako produkturik gozoenak dastatzeko aukera izango baita. Dastaketaren ordutegia 19:00etatik 20:00etara arte izango da larunbatean, eta 12:00etatik 14:00etara igandean.
Nerea Parro 6.B 2010/11/05.



Lehergaiak aurkitu dituzte Chicagora egazkinetan


Lehergaiak zituzten bi pakete atzeman zituzten atzo Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) zihoazen bi hegazkinetan: bata Erresuma Batuko iparraldeko aireportu batean eta bestea Dubain, Arabiar Emirerri Batuetan. Dubaiko Poliziak dio lehergaia Al Kaedarena dela esan daitekeela, "honek erabilitako ezaugarri berak dituelako".

Theresay May Erresuma Batuko Barne ministroak jakinarazi duenez, East Midlands-eko aireportuan karga hegazkin batean aurkitutakoa lehertzeko prest zegoen, eta hegazkina airean zela lehertu izan balitz, lurrera botatzeko adina bazela gaineratu du. Inpreso baten tinta edukiontzian zegoen lehergaia sarturik, eta sakelako telefono bat zuen konektatuta.

AEBek diotenez, iazko gabonetako atentatu saioko lehergaiaren osagai kimiko berak dituzte orain aurkitutakoek. Orduan Abdul Mudallad nigeriarra atzeman zuten, Detroitera zihoan hegazkin bat lehertu nahi zuelakoan.

Barack Obama AEBetako presidenteak premiazko agerraldia egin du bart eta baieztatu du lehergaia aurkitu zutela paketeetan. Haren esanetan, "mehatxua sinesgarria eta serioa da". Gaur Chicagora joango da hura.

AEBetako Gobernuaren arabera, bi paketeak Yemendik Chicagora zihoazen hegazkinetan zeuden. Aurkikuntzaren ostean poliziek AEBetako hainbat aireportutako hegazkinak eta beren zamak aztertu zituen.
Gabonetako Koloniak


SOPELANA.- Gabonetako Koloniak programa martxan egongo da datorren abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra bitartean. Programak, Udaleku Irekien izaera, funtzionamendu eta ordutegi bera izango ditu (astelehenetik ostiralera, 09:00-14:30). Adin tartea, 4 eta 12 urte dituzten umeei zuzendutako ekintzak izango dira (2010eko abenduaren 31rako adin hori beterik izan beharko dute derrigorrez) eta Sopelanan erroldatuko umeei zuzendua dago.


Izena emateko epea:
Azaroaren 2tik 26ra, Kurtzio Kultur Etxean. 11:00-14:30/16:00-20:00.

Prezioak:
Matrikula arrunta: 80 €.
Bigarren neba-arreba: 60 €.
Hirugarren neba-arreba: 50 €.
Oinarrizko errenta jasotzen duten familietako umeak: 50 €.

Unai Nicolas



FOSMINER

Fosminer feriak fosil eta mineral erakusketa ikaragarria izango du urriko 24ra arte.

Bertan fosilak erosi ahal izango dira.

Gaur uuriak 24 sarrera doain izan da. Egundoko aukera izan da bisitatseko, ezer erosten ez baduzu ere.

Gainera fosil tailer eta su tailer bat eskainiko dute Atapuerkako geologoek.

Aitzol Villahoz
2010ko urriaren 24a


ESAN NON BIZI ZAREN ETA ESANGO DIZUT ZENBAT BIZIKO ZAREN
Gehiago bizitzeko inporta da Euskal Herriko leku batean edo bestean bizi izatea. Gizonak Euskal Herrian emakumeak baino gutxiago bizi izaten dira esaten du estudio batek. Gizonak Alabako aranetan (79,5) Bilboko alde zaharrean (69,9) baino gutxiago irauten dute. Emakumeak Alabako aranetan (86) Bilboko alde zaharrean (80,4) gehiago irauten dute. Portugalete, Getxo eta Deusto Euskal Herriko gehien irauten duten pertsonak dira herri horietan eta gutxien Bilboko alde zaharrean, Oiartxun eta Abatxolon.
Barakaldon gizonak 74,2 eta emakumeak 83,6.

ALBA BRAVO 6.B





Bilbo berdez tindatzen da

Gizon txanodun batek koloratzaile bat bota du itsasadarrera berdez tindatzen. Atso goizean berdez tindatuta (zehatzak izateko berde fosforitu batekin) esnatu ziren Bilbotarrak. Gertaera honek Arriagako teatroraino ailegatzen da. URA (Uren Partzuergoa) ziurtatu dute ez dela toxikorik.
Iñigo Hierro
6.B







GUGGENHEIM-EKO KOADRO BATI KALTE EGITEN DIOTE LABANA BATEKIN

XVII. mendeko koadro bati kalte egin zioten, pasa den 2010ko urriaren 22an.

11.17-tan gertatu zen hau, 302. gelan.
Zaindariak esaten du, sartu eta orduan, koadroko pasa-lineatik pasatu eta koadroan arrakala bat egin zuela.
Hartzen saiatu zen, baina berak ukabila altzatu eta labanarekin koadroan 2 arrakala gehiago egin zion.

Berriztatzaileak, oso grabea ez zela izan esaten dute.
Gugenheim-ek denuntsia bat ipini dute.
Clara Yue 6.B
10/10/24.





Umeentzako opera
Ikuskizuna “La pequeña fruta magica” da.
Urriaren 31an umeentzako opera bat egongo da, Bilboko Campops Éliseoetan izando da; 12:00-etan, 17:00-etan, 19:00-etan antzestuko dute..
Sarrerak atzeko aldean 6 euro balio dute eta aurreko aldean 12 euro balio du.

María Martín





 Gasteiz 2012-ko iribururik berdea izendatu dute



2012-AN Gasteiz izango da Europako iribururik berdeena.Horrela izendatu zuen atzo Europako Batzordeak . Izendapen horrek ingurumena zaintzearen alde botatu zutelako gertatu da,eta Gasteiz Batzordeak artuko du lakua.Izendapena jasoko duen hirugarren hiria izango da . Gasteizko alkatea oso posik gelditu da izendapenarekin.

SARA CACHO
24-10-2010





Katalanaren alde, korrika

2010eko Correllengua, hau da, hizkuntza katalana indartzeko lasterketa berezia, festa eta aldarrikapen giroan hasi da. 450 herritatik pasatuko da, eta Perpinyan bukatuko da, azaroaren 6an.

Jon Urkijo

2010-10-23




Berria:

Getxon Merkataritza eta Ostalaritzako Enplegu Azoka ospatuko da.
Getxoko Udalak Getxolan Ekonomiaren Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuaren bitartez, Merkataritza eta Ostalaritzako Enplegu Azoka antolatu du. Ekimena Getxon erroldatutako langabeentzat izango da eta arriaren 22an egingo da, Fadurako kiroldegiko ekitaldi aretoan. 9:30etatik 15etara. Azokaren helburua langileak behar dituzten enpresen eta lana bilatzen ari diren getxotarren artean elkargunea sorteen laguntzea da. Bi sektore grietan lan egiteko interesa duten pertsonek lan eskaintzetan izena eman ahal izango dute, eta haiek Getxolan zerbitzuko langileek kundeatuko dituzte egunean izango diren elkarrizketa pertsonalen bitartez.

Naroa Lucas
2010-10-23.

DENA PREST TXIKITEROEN FESTARAKO BILBON

Juan Bas eta Radio Nervión OhorezkoTxikito izendatu dute. Bas idazle eta txikiteroak Biliboko Barrera aurten jarridu martxan aurten eta irratiari dagokionez, bilbainadak ematen dituztela aipatzen dute. Txikiteroen Festa datorren urriaren 11n ospatuko da. Egun horretanomenaldia eskaintzen zaia txikiteroen ohitura bultztzen duten emakume eta gizonei. Izan ere, txikiteoa erlazionatzeko Euskal modu arrunta da. Beraz, eguna gero eta hurbilago dago, datorren astelehenean izango da


Nerea Milito



GERNIKA - LUMOKO EUSKARA BATZORDEAK WEBGUNE BERRIA DU


Gernika-Lumoko (Bizkaia) Euskara Batzordeak webgune berria du, erabilgarri dagoeneko. Euskara Batzordean lantzen joan den proiektua da www.gernika-lumo-euskaraz.com webgunea, era parte-hartzailean hartutako erabakien ondorio, Idoia Fernandez Udal gernikarreko Euskara zinegotziak gogorarazi duenez.
Webgunearen aurkezpen ofiziala egin aurretik, baina, jendaurrean erakustea erabaki dute Udalaren Euskara Saileko arduradunek. Urriko Azken Astelehenean stand batean erakutsiko da webgunea, pantaila batekin. Arratoia herritarren esku ipiniko dute erakustokian, nahi duen edonork saltseatzeko, iritzia emateko edota proposamenak egiteko webgune berriaren inguruan.

Euskara Sailaren hainbat argitalpen ere egongo dira eskuragarri stand horretan. Postua Pasealekuan egongo da, bi egunetan: urriaren 24an, 10:00etatik 20:00etara, eta urriaren 25ean, 9:00etatik 15:00etara.
Nerea Parro 6.B 2010/10/23.


NAFARROA OINEZ


Milaka pertsona Iruñeako eskualdean dira aurten "Munduz Mundu" leloa duen Nafarroa Oinezen parte hartzeko.

Jaialdi honen bitartez, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak euskara mundu osoan ezaguna egiteko helburua zabaldu nahi du.

Euskararen aldeko jaia 10:00etan hasi da 6,2 kilometroko ibilbidea zabaldu dutenean.

Zinta Paz de Ziganda ikastolako lehenengo irakasleetatik bik moztu dute.


Aitzol Villahoz
2010ko urriaren 17a


Bilboko Errekalde auzoan 50 bizilagun atera dituzte etxetik sute baten ondorioz



Goizaldeko 04:45ean sua piztu da Bilboko Errekalde auzoko eraikin batean, Sollube kaleko laugarrenean. Udaltzainen arabera, edukiontzi batzuk su hartu ondoren sortu da sutea, gas hodien bitartez sua kaletik eraikinera igaro denean. Sutearen ondorioz, eraikin horretako 50 bizilagunak etxetik atera arazi dituzte, eta horietako lau ospitalera eraman dituzte, edadetuak batzuk, antsietate eta bestelako arazoengatik.
Bizilagun baten deiak piztu zuen alarma goizaldean, eta suhiltzaileek berehala atera zituzten bizilagunak kalera. Azkenean 06:15ean lortu dute sua itzaltzea. Izandako kalteen artean, kalean edukiontzien ondoan zeuden hiru ibilgailu eta moto bat ere erre dira.

Alain cigaran
Berria

Gaur 6 autoen akzidente Egon dira,asteko sabino aranan
Peuchot urdin bat paretara joan da,bigarrena erebai isanda
Sabino aranan,hirugarrena zorrozan Citroen c4 bat erebai
Paretara joan da eta anbulantsia etorri,laugarrenaerebai
Zorrozan isan da Bilbao direksioan,bosgarrena gurutsetan
Isan da iha iha bolkatsen da eta askena enekurin isan da
Eta bolacatu egin da eta ospitalisatuta dago.

Andoni verdegue EMAKUMEAK SUBMARINO BATEAN

BIZITZA OSO GOGORRA DA EMAKUMEENTZAT SUBMARINO BATEAN

Maria Angeles Rodak 35 urte ditu, eta submarino batean lan egiten du. La Armada bere jabea da.
Bere bizitza oso gogorra da.
Submarinon bero asko egiten du, airea oso txarra da eta zarata etengabe. Orduak oso motel pasa dira, 3 egunero dutzatzen dira eta denok elkarrekin lo egiten dute.
Submarino batean HORRELA bizitzen da.
La Armadaez da arazoa emakumeentzat, baina emakumeek badira arazoa La Armadaentzat.

Silvia, 6.B
2010/10/17aSUERTE HANDIKO DATETAN JAOI DIRA
Amerikar ama batek hiru urtetan zehar hiru ume eduki ditu data mirigarrietan.
Lehenengoa 8-8-2008, bigarrena 9-9-2009 eta hiruagarrena 10-10-2010.
Oregongo unibertzitateko bioestadiskika maisu batek baieztatzen du gauza hau gertatzen dela berrogeita hamar urtetik behin. Mendearen lehengo 12 urtetatan eta azkenengo 10 hilabeteetan.

Alba Bravo 6.B 2010-10-17
IKASLEEK NUTRIZIOAN OHITURA OSASUNTSUAK HARTZEKO KANPAINA

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Slow Food Bilbao-Bizkaia Elkarteakeskola-ikasleek nutrizio eta kontsumo arduratsuaren aldeko ohiturak bereganatzeko aukera eskainiko die Bilboko ikastetxeei Slow Food ikasteetxetan deritzon programa berriari esker. Ekimena atzo bertan abiatu zen Félix Serrano ikastetxeetan, eta abendurarte luzatuko da, 19 ikastetxearen partaidetzarekin. Tailerrak Slow Food Bilbao-Bizkaia Elkarterako 12 sukalderik eta ekoizleek emango dute. Ikasleei ezagutza eta jarraibide osasungarrien aldeko nutrizio eta kontsumo-ohiturak txertatzea eta elikadura oreka zer den ezagutaraztea dira programaren helburu nagusiak, hori guztia, Slow Food mugimendueren kontzeptuei Jarraituz: arbia, osasungarria eta bidezkoa, beti ere, bioaniztasuna eta baserritarren gizarte-errekonozimenduaren mesedeetan.

Nerea Milito





Zalantzak uxatu nahian

Kezka eta helburu berak dituen talde batekin neurtuko ditu indarrak Realak etzi: Levanterekin. Ondo ezagutzen dute elkar, azken bi denboraldietan Bigarren Mailan egin baitzuten topo. Realak hiru urte behar izan zituen infernutik ateratzeko. Levante, berriz, urtebete geroago jaitsi zen, eta ekonomia aldetik hondoa jota egon arren, bi sasoi besterik ez zuen behar izan. Orain, ordea, antzeko egoeran daude. Bigarren Mailatik Lehen Mailara dagoen kalitate jauzia gaindituko ote duten zalantza dute biek, normala den bezala. Talde askorentzat, hiru puntuak batu eta buruko mina kentzeko aurkari aproposak dira, baina inor baino gutxiago ez direla erakutsi nahi dute, denboraldi bukaeran goi mailan jarraitzeko.

Igo berriek berezkoa duten beldurra uxatzen ari dira pixkanaka. Sei jardunaldi ez dira behin betiko ondorioak ateratzeko behar adina, baina oraingoz bi taldeak jaisteko postuetatik at daude: 13.a da Reala, eta 17.a Levante. Beste igo berria ere, Hercules, azken postuetatik at dago. Realak primeran hasi zuen denboraldia, sei puntutatik lau lortuta, eta hirugarren jardunaldian, galdu arren, itxura aparta eman zuen Real Madrilen aurka. Gero beherakada handi samarra eduki zuen Osasuna eta Mallorcaren aurka kanpoan jokatutako partidetan, baina Anoetara itzuli bezain laster, hilaren 2an, berriro itxura ona zuen eta Espanyoli irabazi zion.
unai nicolas

Berria:

Kolorez aldatzen diren loreontziak Gernikako Arbolan.

Barakaldoko itxuraldaketak aurrera jarraitzen du eta Gernikako Arbola kalean kokatuta dagoen 145 metro koadroko terrazak itxura berezia eskaintzen du. Izan ere, Udalak 20 bat loreontzi kokatu ditu eta gaua iristen denean, argiztatu egiten dira eta kolorez aldatu, Led teknologiari esker.
Tontxu Rodríguez Barakaldoko alkatearen esanetan, guneak “karma berzia dauka, ‘chill-out antzekoa” .Horrela, egurra, harea eta harria tartekatzen dira loreontzien artean. Baina, nozki, hain polita den gauza batek irritaren errespetua behar du orain. Alkatearen esanetan, “kaleak zaindu behar ditugu gure etxea izango balitz bezala”.

Naroa Lucas
2010-10-17.
Munduko tunel handiena
Atso izan zen lehenengo besarkada San Gotardoko tuneleko bi muturren artean. Esate baterako Suizako bi kantoi elkartzen ditu (Tesino eta Uri), lurrazpiko eginda dagoen ibilbide luzeena da, 57km-ra ailegatzen da eta, ia-ia Bilba eta Victoria elkartzen dituen ibilbidearen distantzia - 14 urteko lana eta gero azkenean tunela argia ikusi du. Alemaniaren hegoaldea eta Italiaren iparraldea hurbilduta geratzen dira ere.
Iñigo Hierro
2010/10/17






"VAYA SEMANITA" BARAKALDOKO ANTZOKIAN

Datozen urriaren 22, 23 eta 24 egunetan “Vaya Semanita”, ETBko promarik arrakastatsuena, zuzenean gozatu ahal izango da Barakaldoko Antzokian. Emanaldian eskets berrien artean onenak antzeztuko dituzte. Andoni Agirregomezkortak esan duenez, jendearen barre algarak entzutea espero dute eta publikoak tomateak botatzen baditu, mesedez, bigunak izan daitezela.

Jon Urkijo
2010-10-16




Munduko tunel luzeena

Atzo amaitu zen munduko tunel luzeenaren indusketa.
Alpes Suizos- zen azpian dago, eta Alemaniako hegoaldea eta Italiako iparraldea elkartzen ditu.
Tunelak berrogehita hamazaspi kilometrokoa da, (gutxi gora behera Bilbotik Gaztaizera dagoen distantzia –koa da) , eta hamalau urte tardatu dute egiten, 2017garren urtera arte ezin izando da erabili.
Orain arte munduko tunelik luzeena Seikán-ekoa (Japón) izan da, eta hiru kilometro gutxiago du.
Zalduko dutenean, hogei mila vístanle, Alemaniakoak, Suiziakoak eta Italiakoak en egingo dute, hirureun tren merkantziasko eta iragankor pasatuko dira egunero, berrehun kilometroko adiadura artuko du.

María Martín
16/10/10









32 URTEKO GIZON BAT ATXILOTU DUTE DONOSTIAN EMAKUME BATI SEXU ERASOA EGITEA EGOTZITA.

32 urteko gizonezko bat atzilotu zuen atzo ertzaintzak, zertxobait lehenago salatutako sesu eraso batean egilea zelakoa . Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo arratsaldean bostak aldera gertatu zenerasoa Donostiako parke batean, Garbera eta Lerratxo artean.Norbaitek ohartarazi zuen emakume bat gainean indarka zuen gizon batengandik ihes egin nahian zebilela, garraisika laguntza eske. Jendea hurbiltzean ihes egin zuen gizonak, eta andreak agertu zien atzetik heldu, lurrera bota eta sexu erasoa egiteko ahalegina egin zuela.Arratsaldeko 18:30 aldera aipatutako 32 urteko gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek, erasoaren egilea delakoan. Emakumea Donostia Ospitalera eraman zuten, artatzera.LUR ARROQUERO 6.B16/10/10PETER HOOK JOY DIVISION-EKO BAXU-JOTZAILEAK TALDEAREN LEHEN DISKOA INTERPRETATUKO DU

Joy Division talde ingelesaren baxu-jotzaile Peter Hook Bilboko Fever Pink aretoan izango da larunbat honetan, The Light bere egungo taldearekin batera talde mitikoaren ondarea berrinterpretatzeko eta, bereziki, "Unknown Pleasures" lehenengo diskoa (1979).

Baxu-jotzaile ingelesa The Light bere egungo taldearekin izango da oholtza gainean, duela gutxi Benicassimeko Nazioarteko Musika Jaialdian parte hartu ondoren.

Orain Australiatik dabil biran taldea, eta Bilbon larunbatean joko du, Madrilen eta Valentzian izan ondoren, eta Bartzelonan aritu aurretik. Bilboko kontzertuan Ya Te Digo talde bilbotarrak hasiko du emanaldia.

Nerea Parro 6.B 2010/10/16
POBRETASUN DATUAK EZ DAUDE HOBETZEN
ONU- a, duela 10 urte hitz-emate bat egin zuen: pobrezia murriztuko zuela munduan. Eta hortik urte batzuetara pobrezia, pixka bat murriztu zen.

Oraindik 29 herrialde daude pobrezian, eta 2,2 milioi ume hiltzen dira urtero.
Munduko buruzagiak oso urrun daude 2015-ean pobrezia gehiena desagerrarastea. (Hori esaten dute, I. I. I. P.- ek eta beste talde on egin-aldean daudela.

Txostenak esaten dutenez, 3 umetik 5 urtetik behera, herri pobreetan azpigaratuta dagoela.
·Elikadura faltagatik.
Eta 4-tik 1-ek elikadura oso eskasa dute. Eta ondorio hauek dakartza:
·Hiltzea.
·Gaixotasun grabeak izatea.
Clara Yue 6.B
10/10/16.




Hiru lagun hil dira egazkin istripu batekin
Hiru lagun hil dira gaur eguerdian Amaiurren, Frantziako matrikula duen hegazkin txiki batekin, Europa Press berri agentziak, Nafarroako larrialdi zerbitzuetako iturriak aipatuta dioenez. Hiru lagunak hegazkinean zihoazen.
12:44etan izan da istripua, Tarte tiro eremuaren inguruan. Ehiztari batek aurkitu du hegazkina jausita, eta Nafarroako larrialdi zerbitzuetara deitu du. Haize handia egin du han gaur, eta ustez mendian jo du hegazkinak, Otsondo parean.

Alain cigaran

Athletici Superligan lehen aldiz irabazita (1-2), lider jarri da Reala.

Egurra jaso hasieran; gutxigatik galdu gero; berdinketak eskuratu atzetik; eta irabazi azkenean. Reala Superligan Athletici irabazi ezinik ibili da azken denboraldietan, baina txuri-urdinek atera dute arantza hori. Denboraldi-aurrean, Iruñean, Realak irabazi zion Athletici, baina Superliga beste gauza bat da. Herenegun, Lezaman, Maialen Zelaiak sartu zuen 0-1ekoa, 2. minutuan. Hori bai, Athleticek berehala berdindu zuen partida, 9. minutuan, Beristainen golari esker. 35. minutuan Tzibik zutoinera bidali zuen baloia, buruz, eta bi taldeak berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira. Herrerok sartu zuen txuri-urdinen bigarrena, 60. minutuan, eta Athletic ez zen gai izan markagailua iraultzeko.

Donostiarren lehen kolpea izan zen hori, eta bigarrena Eibarrek eman zuen, Lagunak ordura arteko liderraren aurka berdintzeko gai izan zelako. Nafarrek huts egin zuten Eibarren, eta bigarren daude orain sailkapenean, 11 punturekin, Realaren atzetik (12 puntu). Athletic hirugarren dago, 9 punturekin, eta Eibar seigarren, hiru punturekin. Unai Nicolas
Berria:

Euskaraz irakurtzearen plazerra sustatuko du “Irakurriz gozatu” ekimanak

Udalaren Gazteria Zerbitzuak elkarren segidako laugarren urtez hartuko du parte Gazte zulo aldizkariaren “Irakurriz gozatu” egitasmoan. Berehelburua, euskaraz idatzitako produktuen kontsumoa eta, oro har, irakurtzearen plazerra sustatzea da. Ekimena Euskadiko hainbat udalen eta ikastetxeren laguntxarekin egiten da. Pasa den ikasturtean 249 ikaslek hartu zuten parte eximen honetan.

Naroa Lucas
2010-10-12.
New Yorkek Bizkaiko eskutik jaten du.

Abakando eskabetxatuta urrean, tipula uxterra, kroketak likidoak xanpainean, ardien gazta eta lupina gatzun izan dira probatu duten horietako platerak, Bizkaiko sukaldari ospetsuenak prestatuta. 14 sukaldari lekualdatzen dira New Yorkera zehatzak izateko “Bar Basque” – n bi urte betera Bizkaia promozionatzeko. 150 newyorkar hartu zuten parte.
Iñigo Hierro 6.B
DURANGOK BA DU AZOKAKO IRUDIA
Fede Bosch katalan diseinatzailearen irudia hautatu du Liburu eta Disko Azokak aurtengo edizioko logotipo gisa, gaur jakinarazi dutenez. 49 lan aurkeztu dira lehiaketara eta, epaimahaiak esan duenez, "azokaren bi elementu nagusiak uztartu dituelako eta bisualki indarra duen kartela delako" aukeratu dute Boschena. Durangon egin dute aurkezpena.
Abenduaren 4tik 8ra izango da aurtengo edizioa, 45.a

2010ko urriaren 11a
Aitzol Villahoz Prieto

KOKODRILO BAT AURKITU DU BERE BULEGOAN

Indio batek bere bulegoara zijoazela atea zabaldu zuenean, bi metro eta 65 kilogramoko, kokodrilo bat aurkitu zuen.

Pertsonak atea itxi zuen baina ez zuen poliziari deitu BASOSAINEI deitu zuen. Ez zuten animalia sakrifikatu Ganges ibaira eraman zuten.


Alba Bravo 6.B
2010-10-10


Bizkaiko bertsolari txapelketa

Gaur Mungian,urriaren 10ean "igandea" bertsolari txapelketa egongo da.Bertsolari txapelketa

emeretzigarrena da,tenporada berrian.Lehenengo kanporaketa MUNGIAKO Olaze aretoan egingo da arratzalde aldean (bost eta erditan) egingo da.

Bertan izango dira: Zabier Enbeita,Ander Elortegi,Julen Erezuna eta abar...

"Plazan alkartuko gara" da aurtengo lema.



 EGILEA:SARA CACHO

DATA:URRIAREN 10 EAN









Argazkiko joera bat Barakaldon


El Correo inbitatzen zaizuargazkiko joera batean, Barakaldoko argazkirik hoberena egiten izando da.

Joera hori urriaren hiruan aipatuko da, joera horrek Barakaldon egin den lehenegoa izando da.

Premio desberdinak egongo dira, informazio gehiago dago web-ean.

Izena: María Martin
Data: 2010ko urriaren 9a










GORBEIAKO PARKETXEAK JARDUNALDI MIKOLOGIKO BAT ANTOLATU DU

Gorbeiako Parketxeak Jardunaldi Mikologikoa antolatu du datorren urriaren 17rako, igandea. Topaketa Areatzako (Bizkaia) Gudarien Plazan izango da, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez.

Jardunaldiaren helburu nagusia perretxikoen mundua ezagutzera ematea da, eta horretarako jendearen parte-hartzea bultzatuko da bai erakusketan parte hartzeko, bai eta dastaketa egiteko ere.
Nerea Parro 6.B 2010/10/09.

SUPER MARIO, NINTENDOKO PERTSONAIA OSPETSUAREN 25. URTEBETETZEA OSPATZEKO ERAKUSKETA

Super Mario, Nintendoko pertsonaia ospetsuaren 25. urtebetetzea ospatzeko , bere historiaren erakusketa bat antolatuko da Barakaldoko BEC-an, datorren urriaren 29tik azaroaren 1-era.
Honekin batera, gainera, larogeigarren hamarkadako bideo joko klasikoen azala originalenen erakusketa ere ikusteko aukera izango da. Jon Urkijo 2010-10-09
Homizidioa egotzi diote Zarautzen hilik azaldutako neskatoaren aitari


Ertzaintzak jakinarazi du argitzen ari direla gizonaren utzikeriagatik hil ote zen neskatoa, edo aitak berak hil ote zuen. Atzo goizean itsasoan hilda azaldu zen haurra. Lehenago ere bahitu izan zuen alaba aitak, eta urruntze agindua zuen.

Alabaren homizidioagatik inputatu dute atzo Zarautzen (Gipuzkoa) hilda azaldu zen neskatoaren aita. Ertzaintzak jakinarazi du orain ikertzen ari dela gizonaren utzikeriagatik edo gizonak berak hilda zendu ote zen haurra. Umea atzo goizean aurkitu zuten hilda, itsasoan, Zarauzko moilatik hurbil. Ertzaintzaren eskuetan atxilotuta dago gizona, epailearen aurrera noiz pasatuko.

Beste delitu batengatik atxilotzeko agindua zuelako atzeman zuten atzo neskatoaren aita. Hark berak hots egin zien ertzainei, alaba falta zuela esanez. Atxilotuak Ertzaintzari egindako kontakizunaren arabera, alabarekin batera pasatu zuen arratsa Zarauzko Montetxio parkean, itsasotik hurbil. Goizaldean ernatu zenean, neskatoa ez zegoela ikusi zuen, eta Ertzaintzari hots egin zion. Ondoren, ertzainek, Zarauzko Udaltzaingoak, Gurutze Gorriak eta DYAk osatutako erreskate taldeak bilatze lanak hasi zituen, 09:00etan hilotza itsasoan aurkitu zuen arte. Aita atxilotu eta Ertzaintzaren Zarauzko polizia etxean atxiki zuten, Azpeitiko epaitegiaren (Gipuzkoa) esku uzteko. Arratsaldean, berriz, neskatoaren amak deklaratu zuen ertzainen aurrean.

Umearen aita 11 aldiz atxilotu dute iraganean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Horietako «hainbat» atxiloketa bikotekide ohiari eraso egiteagatik izan dira, eta, azkena, alabaren bahiketagatik, iturri berberaren arabera. Joan den uztailaren 18an izan zen hori. Egun bat lehenago gizonezkoa bere bikotekide ohiarekin elkartu zen Zarautzen, «bien arteko lege auzi batzuk konpontzeko». Emakumea atzerrian bizi zen alabarekin eta bertze seme batekin batera. Zarauzko etxebizitza batean elkartu zirenean, gizonezkoak eraso egin zion emakumeari -buruan zauritu zuen-, eta honek etxetik ihes egin zuen.

Biharamunean, uztailaren 18an, amak alaba itzultzeko eskatu zion gizonezkoari, baina horrek Zarauztik alde egin zutela jakinarazi zion, eta ez zuela «inoiz gehiago» ikusiko egin zion mehatxu. Egun horretan bertan Galdakaon (Bizkaia) atzeman zuen bertako Udaltzaingoak, arratsean haurrarekin kaletik zebilela. Bertako udalak jakinarazi zuenez, haurraren aitak urruntze agindua zuen Beasainen (Gipuzkoa). Zarautzen, berriz, bahiketagatik, erasoagatik eta zigor hausteagatik atxilotzeko agindua zuen. Galdakaoko Udalak amaren esku utzi zuen neskatoa.

Hortik aitzinera gertatutakoa ez dago hagitz argi. Pasa den irailaren 28an Bilboko auzitegi batek iheslaritzat jo zuen aita, haren aurkako epaiketa batera ez agertzeagatik. Epaitegietako iturrien arabera, iragan uztailaren 14an zen egitekoa -Galdakaon atxilotu baino lau egun lehenago-, haren aurkako epaiketa aurrez ezarritako behin-behineko neurriak hautsi zituelakoan. Abuztuan, epaitegiak gizonezkoa bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegira eramateko agindua eman zuen, haren aurkako epaiketa abenduan eginen dela jakinarazteko. Aurkitzea «ezinezkoa» zitzaiolako, iheslaritzat jo zuen epaitegiak. "Ez da 'Contador auzirik' izango", dio UCIk
Pat McQuaid UCI Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasuneko presidenteak esan duenez, "ez da Contador auzirik izango". Beraz, ondoriozta daiteke Frantziako Tourreko aurtengo irabazleari UCIk ez diola zigorrik jarriko klenbuterol arrastoengatik positibo emateagatik. "Zortzi-hamar egun barru itxiko dugu gaia", adierazi du McQuaidek, gaur El Pais Espainiako egunkariak dioenez.

Uztailaren 21ean egindako analisian eman zuen positibo Contadorrek, Tourrean lider zela. Ganadua gizentzeko erabili ohi da klenbuterola, eta gizakietan baita kirol errendimendua hobetzeko ere, arnasketa errazten duelako. Txirrindulariak esan du xerra batek eragin zuela positiboa, ez beste ezerk. "Elikagai kutsaduragatik eman dut positibo", zioen ostegunean. "Akats nabarmena egin dute. Konponduko da, egia aurretik jarrita".

Nolanahi ere, aurkitutako klenbuterol kopurua oso txikia dela onartu du UCIk eta, horrenbestez, ikerketa sakona egin behar dela hura dopatu egin den edo ez ebazteko. Zehazki, 50 pikogramo klenbuterol antzeman dituzte ziklistaren gernuan (0,00000000005 gramo mililitro bakoitzeko). "Hori ez da ezer", ziklistak esan duenez. Dena den, ikerketa amaitu bitartean UCIk txirrindularitzatik kanpo utzi du, badaezpada.

Besteak beste, hiru Tour, Italiako Giro bat eta Espainiako Vuelta bat ditu irabaziak hark.Unai nicolas 6-B
Zierbanan itsazkien feria ospatu da
Zierbanan itsazkien feria ospatzen da asteburu honetan 2010-10-01tik 2010-10-03 ra.
Azokak ateak irekiko ditu 12:00 h. Herriaren puntu desberdinetan eskulanen erakusketak egongo dira. Eskuratu ahal izango dira itsaskia eta arrainaren kontserbak eta itsasoarekin erlazionatuak dauden beste gai batzuk. Inaugurazio ofiziala 13:00 h izango da.

Alba
EUSKADIN, GERO ETA GAZTEAGOAK EDATEN DUTE


Euskadin, esaten dute gero eta gazteagoak edaten dute eta 15 urte baino gutxiagoekin hasten dira erretzen eta alcohola kontzumitzen.
Eta orain pentzatzen ari dira nola sinestarazi jendea ez edateko eta ez kontzumitzeko. Ezin dugu horrela bizi beztela jende asko hilko dira alcohola kontzumitzagatik.

2010-10-03a Silvia Cantera
ONDDO BATEK ARTEAK HIL EGITEN DITU... ETA ESKUR URDAIAZPIKOA

“Seca” izeneko onddo batek, “dehesan” behartu egin du iberiko produkzioak jeisten fruitu eskazen ondorioz.

Urria da, eta dehesa hasten mendietan. Arteak, eta artelatzak poliki-poliki fruituez askatzen dira, abere iberikoak elikatzeko.

Phytophthora cinamomi izeneko onddoa da, “seca”-ren sortzailea da.Arteei eta artelatzei kalte egiten die, behiei, ehiza animaliak eta ekosistemako estela, txerri iberiarra.

Pasa den denboraldian, Gacía-k, gutxi gora-behera, 500-600 arte galdu zituen.

Phytophthora, onddoak, 90-etik 80%-ko landare hil ditu.
Clara Yue 6.B
10/10/03.





EUSKALMET ZERBITZUAK ALERTA HORIA MARTXAN JARRI DU



HAIZE ETA EURI GOGORRAK DATOZELAKO


Urriaren lehenengo egunetarako Euskalmet zerbitzuak alerta horia ezarri du Euskal Herrian. aurreikusitako eguraldiaren aldaketak direla eta.
Gaur iganderako haizeak 80/ 100 km orduko abiaduraz etorriko da eta biharko, astelehena, eurite handiak ere espero dira. Honekin batera tenperaturak ere jeitsi egingo dira.

2010-10-03 Jon Urkijo











kilometroak


Gaur goizeko bederatzi eta erdietan irekiko dute ibilbidea, eta hortik aurrera, kontzertu eta ikuskizun ugari hasiko da Pasaiako lau barrutietan eta Lezon, Gipuzkoako ikastolen alde.

Bost gune antolatu dituzte, eta bide guztia hormigoitik edo asfaltorik doala zehaztu dute antolatzaileek, 5.000 autok aparkatzeko lekua gorde badute ere, Pasaia-Lezo Lizeoko arduradunek eskatu dute garraio publikoa erabiltzeko.


Aitzol villahoz prieto
2010ko urriaren 3 a









Munduko hegazkin handiena

AIRBUS 380 zortziehun eta laurogeita hamar bidaiari eramateko kapazitatea duen hegazkina Espainan lurreratuko da lehenengo aldiz.
Palma de Mallorcan hain zuzen ere izan da ukitu duen Espainako lehenen aireportua. Alemaniatik etorritako 526 lagun bidaiatu dira. Aireko erraldoi honek teknologia aurreratuena erabiltzen du. Gainera 15.000 km egin ahal ditu geldiketarik egin gabe.
Iñigo Hierro Rivero 6.BDANTZA EMANALDIAK, KALEJIRAK ETA ERROMERIAK BIHAR ITZULIKO DIRA BILBOKO PLAZETARA
Zazpi erromeriak, kalejirak eta dantza erakustaldik osatuko dute Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak martxan jarri duen "Dantza Plazetan" egitarauaren urteko azken hiruhilekoaren egutegia. Euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuarekin herrietako plazetan egiten ziren erromeriak, dantza erakustaldiak eta kalejirak gogoratzea da egitasmoaren helburua, eta Udalak Bilboko bost dantza talderen laguntza izango du martxan jartzeko.

"Dantza Plazetan" bihar jarriko da berriro martxan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Beti Jai Alai taldearekin, Aita Donostia plazan. Gainerako emanaldiak urria eta abendua bitartean izango dira, Deustuko Erriberan, Zazpi Kaleetan, Santutxun, San Inazion eta Basurtun.

Urtean zehar banatuta dauden erromeria eta emanaldi gehienak asteburuetan eskainiko dira, baina egitarauaren barruan badago baita astegunetan eskaintzen den erromeriaren bat ere. Ekimen honen alderdi esanguratsuenetakoa da, ohiko alardeen erakusketarekin batera, partaidetzan oinarritutako beste une batzuk daudela. Dantzariek bertan dauden pertsonak gonbidatzen dituzte jaialdian parte hartzera.
Nerea Parro 6.B 2010/10/02



Berria:


Bilboko publikoak 2010eko Manhattan Short Film Festival film laburren jaialdian parte hartzeko eta bere botoa emateko aukera izango du ostiralean. e-mail bidez.000tik gora pertsona 200 hirietan baino gehiago zinema, galeria, museo edo kafetegietan biltzea espero da, Manhattan Short Laburmatria Jaialdiaren 13. edizioaz gozatzeko eta finalista aukeratzeko helburuarekin. Aurten Bilbon jaialdia ostirelean ospatuko da, EiTBko Multibox aretoan;arratsaldeko 19:00etan. Emanaldiak irekiak izango dira, edozein joan ahal izango da, eta baldintza bakarra izen-abizenak aurretik eman behar direla e-mail bidez.


Naroa Lucas 
2010-10-1.

Altxamendua amaituta, Polizian garbiketa egingo du Ekuadorrek
Gertatutakoa ez duela barkatuko ohartarazi du Rafael Correak; presidentea askatzen bi polizia hil dira eta dozenaka zauritu
Altxamendua eragozterik izan ez zuelako, poliziaburuak dimisioa eman du
Ixiar Zubiaurre.



«Ez dugu barkatuko, ez eta ahaztuko ere». Carondelet jauregitik esan zituen hitzok Rafael Correak, aske gelditu eta ordu eskasera. Ia egun osoz eduki zuten bahituta Ekuadorko presidentea, Quitoko ospitale batean; manifestariak konbentzitzeko ahaleginean ari zela, lurrera erori eta belauna atera zuelako eraman zuten hara. Matxinatutako segurtasun indarrek, baina, ez zioten irteten utzi hainbat orduz. Operazio berezietan aritzen diren polizien laguntzarekin libratu zuten azkenean; ahaleginean, baina, bi polizia hil ziren. Atzo, salbuespen egoera indarrean egonagatik ere, gauzak bere onera itzultzen hasiak ziren.

Herenegun, segurtasun indarretako ehunka kide altxatu ziren gobernuaren aurka. Bezperan, Zerbitzu Publikoen Lege berria onartu zuten Legebiltzarrean. Erreformaren eraginez, soldata- pizgarriak galduko dituztelakoan, eta lege erreforman atzera egiteko eskatuz, segurtasun indarrek Quitoko kaleak hartu zituzten, baita, besteak beste, Guayaquilgoak ere.


Christian Arroyo 6-B

2010/10/1

EUSKALDUN ENPRESAK TXINARA JOATEN DIRA ERABAKI BAT IZTEKO


Euskaldun enpresak, Shanghai-en aurkitzen dira, merkataritza eta distribuzio tratu bat izteko.


Batzuk, Arabarrak bezala badaukate zortzimilla euroko kontratu bat eta aste honetan ofizializatuko da.Txinan, Hong Kong-en eta Macaon erremintak saltzea baimenduko da, 38 zentro espezifiko batzuetan, gas-a, harrolio… eskuran emango dituela.


Aurtengo maiatza arte, Txinan, 134,3 milioi ustiapen egon dira, 2009 urtearen erdia baino gehiago.

Clara Yue 6.B

10/09/26.




ALETA ARGAZKIZ BETE




David Seymour argazkilaria, Chim ezizenaz ezaguna, Espainiako Gerra Zibilean egonaldi berezienetakoa Euskal Herrian egin zuen, Zornotzan.


Hain zuzen, orduan baserri baten babesean zeuden baserritar negatiboak ikus daitezke erakusketan: fraideek eskainitako babesa, apaizek egindako hileta elizkizunak, pertsona askoren erretratuak...


Inoiz argitaratu ez diren argazkiak dira,


Aitzol Villahoz

2010ko irailaren 26a











Milaka lagun atera dira kalera berriro Baionan
15.000 lagunek parte hartu dute sindikatuen arabera erretreten erreformaren aurkako protestan, hamabost eguneko epean egin den bigarren greba eta mobilizazio egunean.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen gobernuak proposatutako erretreten erreformaren aurka manifestazioa jendetsua egin dute gaur goizean Baionan, duela hamabost egun egin zenaren parekoa. Hala, 15.000 lagunek parte hartu dute sindikatuen arabera, 7.500 izan dira Poliziaren iduriko, eta 10.000tik gora zenbatu ditu BERRIAk. Nolanahi ere, bi asteko epean antolatu den bigarren greba eta mobilizazio eguna izan dela aintzat hartuz, eta irailaren 7koa Ipar Euskal Herriko azkenaldiko mobilizazio handienetakoa izan zela kontuan hartuta, sindikatuek ondo bete dute beren helburua.

Zehazki, CGT, CFDT, CFTC, CFE/CGC, FSU eta UNSA sindikatuak izan dira lanuzterako deia egin dutenak. Irailaren 7ko lanuztearen ondoren Sarkozyk erakutsitako jarrera salatzeko antolatu dute gaurkoa. Izan ere, orduko protesta hura oso jendetsua izan arren, erretreten erreforman ez zuela atzera egingo iragarri zuen presidenteak. Erretiro adina luzatzea da erreformaren gakoetako bat.

Ipar Euskal Herrian bezala, Frantzian ere protesta eguna dute gaurkoa, eta lanuzteez gain, mobilizazio jendetsuak ari dira egiten leku askotan.

===BIZIKLETAREN ASTEA OSPATUKO DUTE BIHARTIK LARUNBATERA ARTE

=


Bizikletaren Astea antolatu dute Gernika-Lumon (Bizkaia) aste honetarako Udalaren Ingurumen Sailaren, Kirol Sailaren, Aixerrotape Zikloturista Elkartearen eta herriko ikastetxeen artean. Bihar ospatzen den Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna aprobetxatu eta asteburura arte eragingo diete pedalei herrian.


Horrela, bihar, ikastetxeetara bizikletaz joateko proposamena luzatu diete ikasleei, eta arratsaldean herri barruko zirkuitua egingo dute bi gurpilen gainean, beste ekitaldi batzuren artean. Ostegunean eta ostiralean umeentzako bizikleta jolasak egingo dituzte arratsaldez Pasealekuan, eta ibilbide bana egingo dute egun bakoitzean.


Halaber, larunbatean, martxa zikloturista egingo dute goizean goizetik herriko eta inguruetako bidegorri eta pistetatik: 23 kilometroko, 45 kilometroko eta 105 kilometroko ibilbideak prestatu dituzte, gogoaren eta prestakuntzaren araberako hiru aukera.


Antolatzaileek adierazi dutenez, ekimenaren helburua garraiobiderik osasuntsu eta ekologikoki eraginkorrena den bizikletari etekina atera ahal zaiola erakustea, irakastea eta herritarrak horretara erakartzea da.

Nerea Parro 6.B 2010/09/25



Pertsona bat trenbidera erori da

Atzo, (24/09/10) eguerdiko bi eta erdietan, 40 urteko gizon bat erori zen trenbidera, Abandoko estasioan.

Gizona bi errailen artean zegoen, anbulantzia ordu erdi tardatu zuen, bitartean trenean zegoen mediku bat arduratu zen guztitaz.

Araketa berreskuratu zuen ambulantzian zegoen bitartean.


Izena: María Martín

Data: 24/09/10
Berria:


Getxon euskara bultzatzeko kanpaina martxan.


Getxoko udalak udalerriko euskaltegiekin elkarlanean, beste urte batez Erico euskaltegietan euskara ikastea bultzatzeko helburuarekin beste kanpaina bat jarri du martxan, “Denok batera, euskara aurrera! Animatu eta zatoz euskaltegira” lelopean.

2009/2010eko ikasturtean 1.133 pertsonak, 86 taldetan banatuta, Isasi zuten uval euskaltegian, Lauaxeta eta J.A. Agirre euskaltegietan.




Naroa Lucas

2010-9-19.

Berria:
Norbere autoa larregi erabiltzeak kutsadura, zarata eta hirietan auto pilaketa eragiten du.


Manolo delgado Atletic-eko prestatzaile fisikoak irakurri zuen atzo Bilboko San Inazio auzoan “Bilbo, nore kotxe barik” jardunaldiaren manifestua.

“Zentzuz mugitu, hobeto bizi” Europa osorako aukeratutako leloa da, Mugikortasunaren eta Osasunaren arteko harreman zuzena nabarmentzeko. Azken urteotan, trafikoaren gorakadak eta norbere autoa larriegi erabiltzeak kutzadura, zarata, eta gure hiriek pairatzen dituzten auto-pilaketak handiagotu dituzte. Faktore hauek kaltegarriak dira gure osasunerako. Izan ere, arnas aparatuan eta kardiobaskularrean ondorio kaltegarriak dakartza.



Naroa Lucas

2010-9-25.

=Alcorcon-Athletic, Osasuna-Deportivo, Reala-Almeria, Real Union-Sevilla eta Portugalete-Getafe Espainiako Kopan
=

Alcorcon-Athletic, Osasuna-Deportivo, Reala-Almeria, Real Union-Sevilla eta Portugalete-Getafe kanporaketak jokatuko dira Espainiako Kopako final-hamaseirenetan, euskal taldeei dagokienez.


Portugalete Hirugarren Mailan dago, Real Union Bigarren Bn. Euskal taldeen kontrarioen artean, Alcorcon Bigarren A Mailan dago, beste denak Lehen Mailan.


Beste kanporaketak: Murtzia-Real Madril, Logroñes-Valentzia, Ceuta-Bartzelona, Ejido-Vilar-eal, Universidad Las Palmas-Atletico Madril, Valladolid-Espanyol, Betis-Zaragoza, Xerez-Levante, Kordoba-Racing, Hercules-Malaga eta Mallorca-Sporting. Gaur izan da zozketa, Las Rozasen (Madril, Espainia).


Joaneko partidak urriaren 27an izango dira, itzulikoak azaroaren 10ean.


Unai Nicolas 6*B



EUSKAL HERRKO ARTZAIN TXAKUR TXAPELKETA IGANDEAN


Igande honetan, Antxondon, Axpe auzoan, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa edizio berria ospatuko da. Lurraldez lurralde txapelketak egin eta gero, txapeldun eta txapeldunorde guztiak lehiatuko diragoizeko 11:00etan hasiko den jaialdia.

11 txakur eta artzai izango dira lehian 44. edizio honetan. Bizkaitik “Lur” txakurra eta Juan José Egurrola (Etxebarria) eta “Luna” txakurra José Ramón García (Sodupe) arituko dira. Ikusleek, bost eroen truke, Kalitate Fundazioaren eskutik, sahieskia eta ardoa dastatzeko aukera izango dute.

Nerea Milito


Chinako 10 urteko ume batek, Sanghaiko esposizio unibertsaleko Bilboko esposizioan 1.000.000 bisitantea izan da.

Egin duten Sanghaiko esposizioan, Bilboko esposizioan 10 urteko ume batek, Sun Yi-Xuan 1.000.000 bisitantea izan da eta aurresku eta bilboko opari batzuekin opatu zioten, gainera bilboko esposizioa 1.000.000 bisitante baino gehiago irabazi dute.
Iñigo hierro
Berria

====gaur egun jende gehiagok edaten du alcohola inbaditu, plazak, parkeak eta eskailera 'toned behera' oporretara joan aurretik. , Iritsi dira normalean erreklamazio mota guztiak behar ditugu: zarata, zikinkeria, borrokak eta irainak bizilagunek at ... Bilbao, beste hainbat hiritan bezala, lehen jasan,eta lehen eskuko arazoak. Baina ezagutzen du erremedio emaitzak argi eta egoeraBotila da auzo ezkutatua, batez ere arlo inor bizi da, herritarren lasaitasuna

==



ANDONI VERDEGUE


URDAIBAI IRABAZI DU SAN MIGUEL LIGA ACT


Urte honetan jada lau liga irabazi dute Urdaibaiko gure arraunlariek San Miguel ligan.


Esan dutenez oso zaila izan dela urte honetan, beste taldeak gehiago entrenatu dutelako.

Baina ala ere zufrimendu handiarekin lorto egin dute.



Aitzol Villahoz

2010ko irailaren 19a








UYUNI, ETORKIZUNEKO GASOLINDEGIA

2003tik metala zortzi bider haunditu egin da. Zergatia?, kotxe elektrikoa.

Litio erreseba mundialaren erdia, Uyumiko gatzudun, itsaso lehotua da. Potosí eskualdean, milioien eta milioien aelita, borozko mineralen, potasioaren eta magnesioaren artean. Gainalde zuria eta korrokoia, 12.000kilometro karratu ditu, 3.650metroko altueran.

Neil Armstrong baieztatzen du, Ilargitik ikusten dela.Eta ipar-orratzak, Ilargian, zorotzen zela.

Japoniak, Frantziak, Koreak eta Txinak estabaidatzen ari direla EVO Morales empresarekin, explotazioaz.

Biatartean, oraindik ateratzen da minerala Lurretik, eskuz eginaz.

Clara Yue 6.B

10/09/19.




Igande honetan Muzkiezeko XXV. feria



19an Igandea Mzkizeko XXV. albeltzain eta nekazaritza feria ospatu da.

Animaliak protagonistak dira, batez ere, zaldiak feria bitartean oberena aukeratuko da. Doma klasika eta bakero muestrak egongo dira, behi, ardi eta ahuntz exposisioak egongo dira.

Joaten direnak baratze eta baserriko produktuak degustatuko dituzte.


Alba Bravo


==EUSKAL MUSIKAK ORDEZKARITZA IZANGO DU VIC-eko AZOKAN
==
=Urtero legez, aurten ere ospatuko da Vic-en (Katalunia), irailaren 16tik 19ra bitartean, Mercat de Musica Viva de Vic: musika alorreko enpresa, ekoiztetxe eta taldeak batzen dituen azoka. Eta, beste behin ere, ordezkaritza izango dute Euskadiko profesionalek bertan, Euskadiko Soinuak (ES) programaren bitartez.
=
=Eusko Jaurlaritzaren ardura duen proiektu honekin, aurten, Dediego Brothers, Vendetta, Bide Ertzean eta Iñaki Plaza & Ion Garmendia taldeak bidaiatuko dute Bartzelona ingurura.
=
=ESren presentzia zenbait kon-tzertu eta disko aurkezpenekin biribilduko da: Dediego Brothersen jazz freskagarria, Vendettaren Ska zuzena, Bide Ertzeanen pop naturala eta Iñaki Plaza & Ion Garmendiaren 20 Hatz proiekt ikusgarria.
=
=Musikari euskaldunen jarduna goraipatuko dute ere: Dediego Brothers eta beste zenbait taldeko partaide den Víctor de Diego saxojolea, Kataluniako kritikak antolatzen duen Puig Porret sarietarako hautagai izendatu dute Jazz eta sormenezko musikak atalean. Eta honekin batera, Irungo Iñaki Etxepare violontxelista ere.
=
=Nerea Parro 6.B 2010/09/19.
=



Real madrilek-Real sociedaden kontra

Real Madrileko jokalariak zinemako izarren pare iritsi ziren Donostiara, Zinemaldia egiten ari den egunotan. Ohituta daude jendearen oihuetara, komunikabideen flash-etara eta alfonbra gorriak zapaltzera. Donostiara joan eta idatzitako gidoia antzezteko prest zeuden: Realaren partida ona, gol aukera garbiak ere bai, baina garaipena Real Madrilentzat, gauza gutxi egin arren. Eta aurrez idatzitako gidoia bete zen. Anoetara joan ziren zaleak jada ikusita zeukaten film bat berriz ikusi izanaren sentsazioarekin bueltatu ziren etxera. Baina, hori bai, hiru dimentsiotan, hau da, Lehen Mailan.

Dena den, Realeko zaleek, beste hainbatetan bezala, itxaropentsu izateko arrazoiak dituzte, Realak Real Madrilen kontra ondo jokatu zuelako eta partida osoa aintzat hartuta gehiago izan zelako. Ez dituzte alferrik pasa hiru urte Bigarren Mailan, atzokoaren moduko partiden zain. Baina Griezmannek izan zituen bi aukera garbiak huts egitea garesti ordaindu zuten.
unai nicolas 5*B


MARGO LEHIAKETA BERDINTASUNAREN ALDE


Barakaldoko Udalak Marrazki eta Margo Garaikidearen IX.edizioa deitu du. Ekimen honen bitartez, gizon eta emakumeen artean berdintasuna bultzatu nahi da. Oraingo honetan, gai onen inguruan margoztu beharko da; “Barakaldo berdintasunaren alde”. Lelo honen azpian lanak aurkeztuko epea datorren irailaren 27an zabalduko da eta azaroaren 5eraino lanak bidaltzeko aukera izango da . Sari potoloak daude: 1.goak, 1.110 euro, 2.na 820 euro eta 3.na 520 euro.



Nerea Milito







365 maratoi jarraian

Jan Echebarria, 49 urte ditu eta 8 urte zituenean medikuak esan zion kirolarik ez egita asma duelak.

Baina berak ez zion kasurik egin eta korrika egiten asi zen, lehenengo 1 km, gero 2 km…, orain egun bakoitzen marathi bat korrika egiten du.

Ia 200 maratoi jarraian doa, eta esaten dues duela geldituko, 365 maratoi jarraian egin arte.


Izena: María Martín

Data: 17/09/10




BARAKALDO BARTZELONA B-REN AURKA ESKUBALOIAN



Atzo, eskubaloian, Barakaldok galdu egin zuen 23 eta 27 Bartzelona B-ren aurka eskubaloian. 1. zatia joan egin ziren aldageletara galtzen 11 eta 14, baina ezan egin zuten "Da igual que la mayoria sean de la seleccion española " . Galdu egin zutenez arren oso pozik zeude.



GORKA DE LA TORRE CUENCA 6.B

====AZKEN POLIZIA OPERAZIOAN ATXILOTUTAKOEN JARDUERA POLITIKOA "PUBLIKOA, GARDENA ETA ZILEGIA" DELA ALDARRIKATU DUTE LAGUNEK

==

====Atxiloaldian jasan dezaketen egoeragatik "kezka eta ezinegona" agertu ziren atzo Donostian egindako agerraldian. Grande Marlaska epaileak atzera bota ditu torturarik ez egoteko atxilotuen abokatuek egindako eskaera denak. Ekinen zuzendaritza direlakoan Guardia Zibilak bederatzi lagun atzeman zituen atzo Euskal Herrian eta Espainian
.

==

====Ander Zorrilla.

==








76 urteko gizonezko batek emazte hil du Miarritzen



76 urteko gizon batek 70 urteko emazte hil du Miarritzen (Lapurdin).
Atzo arratsaldeko zazpiak eta laurdenetan inguruan gertatu zen hilketa; Frias karrikan kalean zeazki.Lekukoek ezan dutenez, bi tiro entzun zituzten, eta hurbildu zirenean adineko gizonezko bat eta emakumezko bat aurkitu zituzten lurrean, gizona hilotz eta emakumea azken arnasetan.

Poliziak Anne Kayannakis prokuradoreak gidatuta aurrera eramandako ikerketak baieztatu du lehendabizi gizonak emakumeari tiro egin ziola, eta ondoren bere buruari egin ziola





Alain cigaran.6.B





24/9/2010





LAGUNTASUNA DANTZA TALDEAK


EUSKAL DANTZETAN
MONITOREAK PRESTATZEKO
FORMAKUNTZA PROGRAMA BAT
ESKEINTZEN DU
Datorren urria ren 23an , San Bizenteko Kultur Etxean , Barakaldoko Laguntasuna Dantza Taldeak martxan jarriko du proiektu bat euskal folklorean monitore adituak formatzeko. Formakuntza saioak sei izango dira ,larunbatetan. Monitoreak formatuta daudenean, haiek ikasitakoa 4tik 16ra urtetako umeei irakatsiko diete, baita ere euskal kulturan interesatuta dauden guztiei ere.

2010eko irailaren 26an Jon Urkijo 
ORDENAGAILUA
Ordenagailuak, oso praktikoak dira.Lehen, ez ziren esistitzen baina orain jendeak komunikatzeko,gauzetaz enteratzeko... etab gauzetarako

erabiltzen dute.Pertsona jakintsuek asmatu zuten aspaldiko eta ordenagailu asko eta asko erosi zituzten.

Asmatzailea, agian forratu zen.

ANDER ZORRILLA 6.B


ALKATUK-5 ETA SAN VICENTE -4
Atzo goizean alkartuko ekipoak bere lehengo partidua irabazi zuen 5-4 san vicenteko ekipoari.
Azko koztatu zigun partidua irabaztea baina oso ondo mugitu genuen baloia.
Lehenengo gola Danirena izan zen.Bigarrena Alainea.Hirugarrena jon Arandarena penaltis.Laugarrena Alainena.Eta Bostgarrena berriz Alainena.
Alainek ligako pitxitxia da 3 golekin.Bigarrena Dani gol batekin.Eta hirugarrena Aranda gol batekin.

Alain cigaran.6.B
FUERZA ARMADETAKO DESFILEA

Gaur fuerza armadeko desfilea izan da.Plaza de Liman (Madrilen) izan da desfilea. Egazkinak, tankeak, lantzak, kamionetak eta nola ezpertsonak armekin. 3.200 pertsona desfilatzen gutxi gora bere, 1.500 pertsona gutxiago pasaden urtean baino. Ere erregea eta bere familiaegon ziren eta hasieran egon da momentu bathil egin zirenentzat eta erregea egon da ematen konsolentziak beraien familiei.Ainbat uniforme egon dira eta batzuk oso politak ziren.


GORKA DE LA TORRE CUENCA 6.BEL INTERNADO"El Internado" telesaiaamaitu egin da.Astelehenean 2.azken kapituloa izan da eta azkena asteazkenean.Gaur ere errepikatu egin dira 2-ak.Ez daki inork berriro emango den telesaia ala temporada berria egongo den. Nik nahi dut temporada berria ematea.Ez dakit zuek nahi duzuen ala ez.GORKA DE LA TORRRE CUENCA 6.BFERNANDO ALONSOFernando Alonsok, gaur irabazi egin du lasterketa, eta Vetteli motorra apurtu egin zitzaion.Horrela gertatu egin zen: Alonsok rekta batean Vetteli aurreratu egin zion eta bost segundo pasatu ondoren Vetteli kea ateratzen hasi zitzaion motorretik ete abandonatu egin behar zuen.Horain alonsok klasifikazio generalean lehenengoa doa eta urrengo lasterketa Brazildn da eta Alonsori asko gustatzen zaio zirkuito hori eta probabilitate askoreki, irabaziko du.GORKA DE LA TORRE CUENCA 6.BVETELL MUNDUKO OBERENAVetellek 1. postuan geratu egin da eta Fernando Alonsok aldiz zazpigarrena pena bat izan da zelan eta Alonsok egon da temporada osoa oso ondo ibiltzen.urrengo urtean seguru nago Alonsok mundiala irabasiko duela.GORKA DE LA TORRE CUENCA 6.B