book_open.png


x_icopin3.gifIZEN SINTAGMA

Perpausa edo esaldia bi atal nagusiz osatzen da: Izen sintagma eta Aditz sintagma.


izensintagma00.png


boto0002.gifIzen sintagmaren barruan, osagai gisa, hauexek ager daitezke:

• Izena: izen sintagmaren gunea da.


• Adjektiboa: izenari lotua doa.

• Determinatzaileak: izen sintagma mugatzeko funtzioa dute.

• Izenordaina: izenaren ordez erabiltzen da.


boto0008.gifIZENAK

Izenen sailkapenean bi irizpide erabiltzen dira:

1. Zehaztasunaren arabera:


Izen bereziak: zerbait edo norbait bakarra, berezia izendatzen dute. Ez dute determina-tzailerik onartzen eta maiuskulaz idazten dira.

Adibidez: Bilbo, Asier, Begoña, Tutera...

• Izen arruntak: bakarrak ez diren kontzeptuak edo errealitateak izendatzen dituzte. De-terminatzailearen beharra dute eta minuskulaz idazten dira.

Adibidez: mendi, txori, pentsamendu...

Izen arruntak honela sailka daitezke:

Izen zenbakarriak: liburu, teilatu, katu...

Izen zenbakaitzak: gose, hotz, lotsa...

Hauek aldi berean honela sailkatzen dira:

•Izen neurgarriak: esne, ur...

•Izen neurgaitzak: maitasun, haserre...

2. Bizitasunaren arabera:


• Izen bizidunak: gizakiak eta animaliak. Deklinatzerakoan -gan atzizkia hartzen dute (txakurrengana, medikuarengandik...).

• Izen bizigabeak: beste guztiak.


boto0008.gifIZENORDAINAK

Izenak dioen bezala, izenaren ordez edo izenaren ordainetan joaten den kategoria gramatikala da izenordaina.

Izenordainak askotarikoak izan daitezke. Hona beraien sailkapena:

1. Izenordain pertsonalak

1.1. Arruntak: ni, hi, (hura), gu, zu, zuek, (haiek)

1.2. Indartuak: neu, heu, (bera), geu, zeu, zeuek, (beraiek edo eurak)

2. Izenordain zehaztugabeak

2.1. Galdetzaileak: nor, zer, zein, nortzuk, zertzuk, zeintzuk

2.2. Mugagabeak:

• norbait, nor edo nor, edonor, nornahi, inor, norbera, beste

• zerbait, zer edo zer, edozer, zernahi, ezer

• edozein, zeinahi

3. Bihurkariak: -en burua : neure burua, zeure burua...

4. Elkarkariak: elkar, bata bestea


mugagabe000.png



boto0008.gifDETERMINATZAILEAK

Izen sintagmako beste osagaiak mugatzeko funtzioa dute:

Adiskideak ; Hainbat lagun ; Zazpi ate gorri ; Txabola horiek ; Diru pixka bat

Batzuetan determinatzaile bi ager daitezke izen sintagma berean:

Beste aldea ; Hirugarren lerroa

Hiru sail bereizten dira determinatzaileetan:

1. Mugatzaileak:

1.1. Artikuluak: -a, -ak, -ok

mugagabe000.png

1.2. Erakusleak:

•hau, hori, hura; hauek, horiek, haiek

•hauxe, horixe, huraxe; hauexek, horiexek, haiexek

•berau, berori, bera; berauek, beroriek, beraiek


2. Zenbatzaileak

2.1. Z. zehaztuak:

2.1.1. Zenbatzaileak: bat, bi, hiru...

2.1.2. Ordinalak: lehenengo, bigarren, hirugarren...

2.1.3. Distributiboak: bana, bina, hiruna., mila bana, hamarna mila,...

2.2. Z. zehaztugabeak:

• batzuk, zenbait, asko, gutxi, anitz, ugari, nahiko, aski, franko...

• honenbeste, horrenbeste, hainbeste

• pixka bat, apur bat, makina bat ...

2.3. Z. orokorrak: den(a), guzti, oso, oro.


3. Nolakotzaileak:

• zein, zeinahi, edozein

• zer, zernahi, edozer

• beste

nolakoen000.png


boto0008.gifADJEKTIBOAK

Izenari nola edo hala laguntzen agertzen den kategoria dugu adjektiboena.

Hiru adjektibo mota dira, aski desberdinak:

• Izenlagunak: izenaren ezkerretara jartzen dira eta -ko eta -en (NONGO eta NOREN) atzizkiak erabiltzen dituzte izenarekin lotzeko.

• Izenondoak: izenaren eskuinaldean jartzen dira eta izena kalifikatu egiten dute.

• Aposizioak: izen edo izen sintagmak dira, izan; baina izena kalifikatzen agertzen direnez, adjektibo mota bat osatzen dute.

Esandakoa bilduz, hona hemen adjektiboen sailkapen-ezaugarriak:

adjetibo0000.png



boto0008.gifADBERBI0AK


Adberbioak Aditz Sintagman kokatzen dira eta denbora, leku edo moduzko kontzeptu bat adierazten dute:

ADIBIDEA0000.png

Beste modu batera esanda, NOLA, NOIZ, NON, NONDIK, NORA, ZERGATIK, NOREKIN, ZEREZ, NORANTZ edo NORAINO galderei erantzuten dieten guztiak dira adberbioak. Hauek gehienak dira, baina badira beste batzuk ere, hala nola noski, guztiz...

Euren eraketari begira bi motatako adberbioak ditugu:

ADBERBIO000.png

ADBERBIO001.png


boto0008.gifADIZLAGUNAK

Deklinabide atzizki edo postposizio bidez eratzen direla esan dugu.

Honela sailka ditzakegu:

1. Lekua edo denbora adierazten duten adizlagunak

Atzizkiak: -n, -ra, -tik.
Adibidez:
Belaunean hartu dut kolpea.
Tximiniatik jaitsi omen da.
Goizetik joan da etxera.

2. Beste deklinabide atzizkiez eratzen diren adizlagunak

Atzizkiak: -ekin, -z, -gatik, eta -entzat.
Adibidez:
Bere aitarekin etorri da.
Urdinez margotu behar dira.
Jostailuengatik haserretu dira.
Amamarentzat ekarri ditut.

3. Posposizio bidez eratzen diren adizlagunak

Atzizkiak: -n, -ra, -tik eta ø
Adibidez:
Parkearen ondoan aparkatu du.
Zuhaitzen artetik joan da korrika.
Autoaren azpira joan zitzaion baloia.
Hamar urte barru itzuliko dira.


boto0008.gifADITZONDOAK

Aurrerago esan bezala, aditzondoak gehienetan deklinabide atzizkirik gabe agertuko dira.

Adibidez:
Nerea ondo dabil aspaldion.
Aurten ez dugu eguraldi onik izan.
Horrek beti esaten du egia.


Hala ere, inoiz har dezakete deklinabide atzizkiren bat, hauetan bezala:
Julenek betitik daki euskara.
Lana etzirako ekarri behar da.
Gaurko egongo zela esan zuen.

Aditzondo batzuek, izenondoek bezala, -en, -ago eta -egi atzizki graduatzaileak har ditzakete.

Adibidez:
Goizago etorri beharko zenuke.
Astiroegi goaz.
Gaur zeu heldu zara beranduen.
Harago joan behar duzu.

Bestalde, maila adberbioak ere aditzondoak dira. Hauek izenondoen nahiz adberbioen mailaketarako erabiltzen dira:

Adibidez:
Nahiko txarto egon naiz egunotan.
Jokaldia oso ederki amaitu du.
Horiek guztiz aspertuta daude.

Bukatzeko, zenbait aditzondok atzizki intentsiboak ere har ditzake.

Adibidez:
Honelaxe egiteko agindu du.
Hantxe egon da.
Oraintxe joango gara.



Aditzondo motak


1. Denbora aditzondoak: noiz galderari erantzuten diote.

Hona batzuk: noiznahi, edonoiz, inoiz, noizbait, atzo, gaur, gero, bihar, etzi, herenegun, berriro, beti, dagoeneko, jadanik, sekula, egundo, orain, orduan, lehen, laster, behin, maiz, batzuetan, askotan, txikitan, honezkero, urtero, egunero...; noiztik hona, noizean behin, lehenbailehen, noiz edo noiz, gero eta goizago...

2. Leku aditzondoak: non galderari erantzuten diote eta bai nora, norantz, noraino eta norako galderei ere.

Zenbait adibide: hemen, hortik, harako, bertan, handixe, edonon, nonahi, norabait, inon, nonbait, hurbil, urrun...; han-hor-hemen, nondik edo handik, hor nonbait...

3. Modu aditzondoak: nola (zelan) galderari erantzuten diote.

Hona hemen batzuk: nolabait, edonola, edozelan, inola, nolanahi, honela, horrelaxe, halatsu, ederki, poliki, gaingiroki, astiro, apurka, egiazki, ozenki, ederto, polito, txarto, berriro, emekiro, harrika, korrika, alferrik, isilik, pozik, adibidez, alderantziz, ustekabean, gustura, asperturik, nekatuta...; nola edo hala, hain zuzen ere, bide batez, argi eta garbi, batez ere, atzekoz aurrera, benebenetan, itsu-itsuan, bete-betean, gero eta txarrago...

4. Maila adberbioak: graduatze edo mailakatze funtzio dute.

Adibide batzuk: batere, guztiz, aski, biziki, dexente, erabat, erdi, itzel, izugarri, ikaragarri, lar,
nahiko, oso, txit, samar, sobera, zeharo...

5. Iritzi aditzondoak: hiztunaren jarrera edo iritzia zehaztu egiten dute.

Hona batzuk: agian, antza, jakina, itxuraz, nonbait, noski, apika, akaso, agidanez...; dudarik gabe, inola ere...

6. Partikula adberbialak: aditzari loturik azaltzen dira, honen esanahia apur bat aldatzen dutela. Ikus ditzagun garrantzitsuenak banan-banan:

AL
Galderak eratzeko erabiltzen da. Ez da beharrezkoa, baina jarriz gero bestelako intonazioa ezartzen zaio perpausari.

Adibidez:
Emango al didazu behingoz?
Ez al dakite ezer?

BIDE
Ziurtasunik gabeko ideia edo gertakizun bat dela adierazten du.

Adibidez:
Urik gabe geratu bide dira .(Antza denez)
Lantegia itxi bide dute .(Dirudienez)


OMEN, EI
Geure begiez ikusi edo geure belarriez entzun ez dugun zerbaiten berri ematerakoan erabiltzen da.

Adibidez:
Jakintzagai guztiak gainditu omen ditu.. (Hori esan digu)
Ez ei da etorriko jaialdira.. (Hala entzun dut)

OTE
Aldi berean galdera eta zalantza adierazten ditu.

Adibidez:
Lortuko ote du gailurrera iristea?
Ez ote dago etxean, lotan?

ERE
Bere ezkerretara dagoen elementua nolabait markatu egiten du, horren pareko beste zerbait badagoela adieraziz; ez dauka, beraz, toki finkorik esaldian.

Adibidez:

Aitor ere pozik etorri da zinematik. (Jon eta Amaia bezala)
Aitor zinematik ere pozik etorri da. (Museotik eta menditik bezala)
Aitor pozik ere etorri da. (Nekaturik ere bai)

OHI
Ohiturazko zentzua, maiztasuna agertzen du.

Adibidez:
Astero egin ohi ditugu horrelako bilerak.
Lagunekin igandero irten ohi zen perretxikotara.