IPUINAK ASMATU

[ Nire olerkiak] [Nire asmakizunak] [Ipuinak asmatu] [ Komikia

xeyes.png

Asteburu luzea
Larubatal: Gosaldu eta gero larubatean nire etxeko lanak eginten egon nintzen etxean . Hori egin eta gero Algortara joan nintzen praka batzuk erostera , gero taberna batera joan nintzen zerbait jatera . Arratzaldeankalera joan nintzen buelta bat egiter eta azkenik lo egitera joan nintzen ohera .


Igandea :Gosaldu nuen eta hoea egin eta gero telebista ikusi nuen piska bat eta gero pelikula bat ikusi nuen etxean .
Jan egin eta gero lo egin nuen piskabat , eta gero arratsaldean sinemara joan nintsen ikuster Inkame el diente ikustera joan nintzan eta gero afaldu eta gero hoera joan nintzen ¿lo egitera berriro ere ahiene¿
Astelehena :Gosaldu nuen eta hoeaegin eta gero nire lagun bat etorri sen etxera Hasier izenekoa ; gausa asko egin nuen eta asko dibertitu nintzen nik eta hasier . Gero arratsal dean etxean geratunintzen airon man2 ikusten egon nintsen .
Gero afaltseko satsitsa eta lo egitera joan nintsen .
Asteartea : Gosaldu etaeta gero lengusua etorrisen dentsen dena Danel . Etxean jan genuen eta gero portura joan nintsen dibertitsera nire lengusua eta nik makinetara joan ginen . Gero nire lengusua Donostira joan siren eta nik etxera lo egitera joan nintzen .


XABIER MARKINA





EMILY

Egun batean Emily eta Belinda joan ziren Happy txakurrarekin egun batzuk pasatzera etxe batera.
Etxea egurrezkoa zen, hiru solairu zituen eta oso zaharra zen.
Gainera jendeak esaten zuen etxe hori enkantatua zegoela baina Emilyk eta Belindak ez zuten zinezten.
Hurrengo gunean, Emilyk entzun zuen zerbait baina Happy izan ahal zenez ez zuen kasurik egin.
Gauean, hamarretan, berriro Emily zerbait entzun zuen eta konturatu zen ahotz bat zela eta ingelesez esan zuen "gaur gaueko hamabi eta erdietan hirko zaitut". Emilyk pensatzen zuen Belinda zela broma bat egiten, baina ez zen.
Belinda goizeko ordu batean esnatu zen eta zerbait entzun zuen, komunera joan zen eta ikusi zuen Emilyk lepotik eskegita, hankarik gabe eta odola galtzen.
Orain esaten da izpiluaren aurrean jartzen bazara eta bost aldiz ezaten ba duzu Emily, Emily atzetik agertzen da eta susto bat ematen dizu eta hiltzen zara.

NEREA MARTINEZ


JANARIEN BIZIMODUA





Bazen behin, orain dela urte asko, familia oso aberats bat. Gurasoek kalitate oneko janaria eta garestia erosten zuten. Sukaldea bete-betea zuten. Ardoa, frutak, barazkiak, okela, arraina, gozokiak, esnekiak eta abar zeuzkaten. Baina guztia jateko denbora ez zeukaten. Azkenean, janaria bota egiten zuten.

Familia horrek, dirua gastatzearekin nahiko zuen. Sukaldeko armairua bete-betea zegoen. Dagoeneko janariak mahaian edo hozkailuan uzten zituzten.

Egun asko behar izango lukete janari eta edari guzti hori jateko.

Zertarako nahi ote zuten hainbeste janari?
Denok dakite, festa ikaragarriak antolatzeko.






Egun batean, kalean atera zirela lagunei festara gonbidatzera, etxea hutsik geratu zen. Ia-ia beldurra ematen zuen horrelako etxe erraldoi bat horrelako isiltasunarekin ikusteak.

Sukaldean, oso gauza bitxia gertatu zen…
Janariei hankak, besoak, begiak, ahoa, belarriak eta sudurra atera zitzaien!!! Bat batean, ogia oso luzea zenez, hozkailua ireki eta janariak atera ziren. Gaztak etxetik alde egitea proposatu zuen. Txokolateak leihoa ireki zuen joateko asmoz. Orduan, guztien artean familiaren diru libreta hartu zuten. Poltsa batean sartu ziren eta kalean disimulatu zuten. Pixkanaka-pixkanaka ibiltzen ziren eta libreta alkantarila batetik bota zuten.

Familia pobrea gelditu zen festarik gabe.

Inork ez du berriro ikusi janari horiek orain arte. Auskalo non dauden orain.
Itziar 5.A

SORGIN TXIKIA

Bazen behin sorgintxo txiki bat bere amarekin gaztelu batean bizi zena.
Bere aita, sorgintxoa txikia zela joan zen.
Ama eta sorgintxoa oporretan Transilbaniara joatea erabaki zuten. (banpiroen lurraldera)
Transilbaniara iristean iriste amak esan zion sorgin txikiari;
-Kontuz!!! Gauez banpiroak daude eta!!-
Sorgintxoak esan dio;
-Izutu nai nauzu, besterik ez!!!
Hotelaren aurrean gaztelu zahar bat dago eta badiote hor banpiroak bizi direla.
Gure sorgintxoa ausarta denez, gau batean aitaren argazki batekin, gaztelura joatea erabaki zuen.
Eta sorgintxoak esan zuen:
-Gau hau abenturaz betetako gaua izango da.-
Amak ikusi gabe gaztelura joan zen.
Sorgintxo txikia oso beldurtuta zegoen, begiak itxi zituen eta erratzaren gainean igo eta lehio batetik sartu zen korrika bizian.
Egongelan, zegoen eta bat-batean…Sorgintxo txikia entzun zuen – tik-tak-tik…!!!!
Sorgintxoa izutu egin zen eta gero esan zuen;
-Erlojua da besterik ez!!!!!!!!!!!!! ze tontoa naizen!!!
Gero, eskailera batzuk igo ondoren, hilak gordetzen zituen lekuan zegoela pentsatzen zuen, baina gero konturatu zen banpiroak lotan zeudela, eta garrrasi egin zuen:
AAAAAAAAAAAAAAAAHHHHHHHHHHHHHHHH!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Sorgintxo txikia ahoa azkar itxi zuen inor altza ez zedin, baina bera jauzi
eta banpiro bat beraren atzetik zebilen. Sorgintxoak magia erabili eta hil egin zuen banpiro hori.
Presoak gordetzen tokian zegoen, batzuk hilik, veste batzuk bizirik eta beste batzuk hil zorian zeuden. Korrika pasa zen handik baina bat-batean aurpegi ezagun bat ikusi zuen: BERE AITA!!!!!!!!!!!!!!!!!! Bere aita ikusi zuen eta handik askatu zuen.
Azkenean, bi-ak hotelera itzuli, ama esnatu eta dena kontatu zion.
Hirurak etxera itzuli ziren poz-pozik eta ez ziren inoiz banandu.
AMAIERA
AITZIBER



ASTO ALFERRA
Bazen behin baserri batean, asto baserritar zahar bat baserritarra, lan egitea agintzen zion baina berak ez zuen nahi!Orduan baserritarrak jo egiten zuen makil batekin.
Egun batean, ume talde bat pasa zen abenturen bila eta ikusi zuten nola asto batek ez zuen ortuan hartutako hainbat barazki eraman nahi. Baserritarrak ez zuen jo, baina oihu egin zuen eta esan zion gaur gauean janaririk ez dizut emango!Besterik han zeuden bederatzi mutiko eta neska, egoera ikusten. Bat batean, Mikelek oihu horiek entzun zituen eta esan zion lagun guztiei: entzun zer esaten duen baserritar horrek. Berehala bidetik baserrira jaitsi ziren eta esan zioten baserritarrari: nola zaintzen duzu zure astoa? Baina ez da normala gizon.Baserritara haserre erantzun zien:- oso ondo esan duzue! nire astoa da eta nahi dudan bezala zainduko dut, orain ospa hemendik! Umeak joaten ziren bitartean baserritarra ukuilura astoarekin sartzen ari zen.
Neska bat Miren deritzona, esaten ari zen: hau ez da bidezkoa. Tomasek, arrazoia eman zion: Bada ordua asto hori bizi ahal izateko eta zaharra denez, lana uzteko .Beraz, plan bat pentsatu zuen eta honako hau zen:gauean ukuilura sartu, han astoa hartu eta Anboto mendira eraman eta han aske utzi. Behar zuten materiala soka bat zela erabaki zuten
Azkartasunez behar da, asto hau askatzea.
Gaua heldu zen eta umeak baserrian zeudela nola zabalduko zuten ukuiluko atea? Aitorrek esan zuen: agian ilerako tramankulu batez eta zorte onez Maiderrek eramaten zuen. Horrela zabaldu zuten ukuilua, han hainbat animali zeuden:behiak, ardiak, ahateak … etab eta baita ere astoa zegoen. Orduan hartu zuten eta korrika bizian atera ziren.


Hortik hurbil zegoen Anboto mendia. Hara igo ziren eta astoa aske geratu zen betirako.
Hurrengo egunean baserritarrak ez zuen aurkitu astoa eta asko haserretu zen eta azokara joan beste bat erostera.

Aitor Calvo 5.A


MONIGOTEEN MUNDUA

Badago leku arraro eta ospetsu bat monigoteen mundua deitzen dena. Inork ez daki non dagoen baina badago. Mundu normal bat da gauza bat izan ezik: ez dira pertsonak monigoteak baizik! bai-bai marrazkiko monigoteak! Badaude umeak, zaharrak, potoloak, meheak, pailazoak, neskak, mutilak, langileak…

Monigote biltzarre bat dago udaletxean:
-Hau pairaezina da! -esan zuen alkateak.
-Bai, baina zer egingo dugu? Hainbeste lurrikarekin ezin da ezta pentsatu ere! -esan zuen kontseilariak.
Eta bat-batean monigote arrunt bat sartu zen eta esan zuen: -Nik Roki dut izena eta badakit zer egin behar den lurrikarak gelditzeko.
-Baina zertara itxaroten duzu? -esan zuen alkateak.
-Bale, bale esaten dut… Egin behar dena da 3 leku desberdinetara joatea eta 3 diamante desberdinak hartzea: 1. Lavacalda deitzen den sumendian dago eta suazko diamantea da, 2. Cadagua deitzen den lakuan dago eta urazko diamantea da eta 3. Piriko deitzen den basoan dago eta lurrezko diamantea da. Gero azkenik guztia “tenplo Eternora” eramaten dira eta 3 zuloetan sartzen dira.
-Ondo, ondo baina zu joan zaitezke hori guztia egitera? Dena dakizunez gero… -esan zuen alkateak.

-Bai, baina monigote arrunt bat besterik ez naiz.
-esan zuen Rokik.
-Ez, orain zu Roki sarjentua zara eta 15 monigotekin batera joango zara mundua salbatzera. -esan zuen alkateak.
-Egia da? -galdetu zuen Rokik.
-Bai. -erantzun zuen alkateak.
-Bale ba… joango naiz. -esan zuen Rokik.
BOOM. Golpe batez itxi zuen atea.

Roki ia zegoen Lavacalda sumendiaren aurrean, alboetara begiratzen ari zen. Ikusi zuen nola zuhaitzak errautsetan bihurtzen ziren. Monigotearekin joaten ziren soldaduak beldurrez jota zeuden baina Roki ez, finko-finko sumendia begiratzen zegoen eta.
Ailegatzean sumendian sartu ziren eta momentu horretan lurrikara handi bat egon zen, magma lurratik hasi zen ateratzen eta guztiok korrika ihes egin zuten magma ez harrapatzeko Rokik izan ezik. Sumendiaren goiko partera ailegatu zenean magma gelditu egin zen. Une hartan Rokik diamantea hartu zuen. Hartu bezain laster berriro hasi zen magma ateratzen baina gure monigotea askar urrundu zen.
Rokik bazeukan suazko diamantea baina oraindik geratzen zaizkio 2 diamante.

Cadagua lakura habiatu zen. Lakura ailegatzen zenean guztia lohitsuagoa bihurtzen ari zen.
Bazeuden lakuaren aurrean baina ez zuen ezer ikusten. Orduan Roki konturatu zen :
-Laku batean badago laku barruan egongo da.
Orduan gehiago pentsatu barik lakuan sartu egin zen, baina lakua arlanpa batetik zegoen. Roki bere indar guztiekin beheraino joan zen eta diamantea hartu zuen. Orduan ura desagertzen hasi zen.

Rokik bazeukan suazko diamantea eta urazko diamantea bakarrik geratzen zitzaion.

Piriko basoan sartu ziren baina…galduta!, bapatean diamante guztiak dirdir hasi ziren. Orduan 3. diamantea ikusi zuen eta bere bila korrika joan zen.

Hartzerakoan… BBRRRROOOMMM, BBRRROOOOOMMM, BRRRROOOOMMMMM… lurrinkarak ziren. Izugarrizkoak!!!!!! Soldaduak guztiz beldurtuta desagertu ziren. Roki “Eterno tenplora” abiatu zen eta bere azken indarrekin barrura sartu zen. Rokik 3 diamanteak bere lekuetan jarri zituen eta guztia gelditu, lurrinkarak gelditu ziren…

Rokiri medaila bat eman zioten baina hori beste historia bat da…

AITOR MIER

9/12/2009






Zergaitik kanguroa du izen hori?

Horain dela urte asko XVII mendean .
Marinel famatu bat Australiara heldu zen.Marinelari dena gustatu zitzaion. Baina atentzio gehiena deitu ziona animali arraro bat zen, arratoi handia besalakoa zen eta untzi bat besala salto egiten zuen animalia.

-Nola deitzen da animali hori? - galdetu zuen marinela indigena bati.

-Kan-ga-ro – esan zion ingigenak marinelari bere hitzkuntzan.

Marinelak ez zekien kan-ga-ro “Ez dut ulertzen” zela.
Handik haurrera denok deitzen diogu animali hori kanguroa.


Alba







BARAZKI LEHIAKETA





Bazen behin herri txiki bat urtean behin barazki erraldoien lehiaketa bat.




Urtero Anttonek irabasten zuen.Bere azenario erraldoi baten esker, melio izugarri esker, bere…

Urte batean ez zuen irabazi.Eta pentsatukoduzue ; zergaitik? Bueno, ba,gauza izugarri horiek lortzeko ongarri mordo-mordoa botatzen zuen horrela izugarri handiak egiten ziren barazkiak. Antton lanean hasi zen patata jarri ongarri mordoa bota eta ohera joan zen.Urrengo egunean neurtu eta metro bat eta hogeita hamar metro neurtzen zuen. Ordua esan zion bere buruari.

-Nire errekor pertsonala gainditu behar dut. Geroago ongarri kilo bat bota zion patatari .Urrengo egunean Antton pzik altzatu zen eta korrika ortura joan zen eta patata ilusita negar batean hasi zen. Patata hilda zegoen.

Lehiaketa egunean Antton ez zen agertu.

Jende guztia galdezka zegoen “non dago Antton”?




Antton ez zen agertu egun osoan .Bere etxean zegoen negar batean eta.



Hori ez gertatzeko: barazki eta landareei lasai asten utzi behar zaie; agian ongar pixka bat ahal diegu baina ez kilo bat gure Antton bezala.




Aitzol Villahoz Prieto
2009-11-12