diccionario.gif



Deklinabidea

SARRERA
external image marra.gif
Kasu desberdinak adierazteko, erdaraz preposizioez baliatzen dira; euskaraz, berriz, atzizkiak erabiltzen ditugu, hitzei loturik. Hau da, euskaraz atzizkien bidez deklinatzen dira hitzak, kasu-atzizkien bidez, eta horiek izendatzeko, kasu bakoitzaren galdetzaileak erabiltzen ditugu.


MUGATUAK ETA MUGAGABEA
external image marra.gif
Forma mugatuak (singularra eta plurala) pertsona edo gauza mugatuak edo ezagunak direnean erabiltzen dira. Mugagabea, berriz, izendatzen duguna ez-zehatza edo ezezaguna denean erabiliko dugu.

Hamabi ikaslek egin dute matrikula (mugagabea)

Hamabi ikasleek egin dute matrikula (mugatua plurala)

Mugagabea erabili...
  • Zer, zein, zenbat galdetzaileekin. Adibideak
  • Edozein, zenbait, makina bat, honenbeste, edozer... determinatzaile zehaztugabeekin. Adibideak
  • Asko, gutxi, batzuk, gehiago, gutxiago... determinatzaile zehaztugabeekin. Adibideak

Mugagabea eta aditza
Aditza singularrean zein pluralean joka daiteke.

Irakasgai berri asko emango da/dira

Zenbait langileri proposamena gaizki iruditu zaio/zaie

Mugatua erabili...
  • Izenburu, errotulu, titulu eta antzekoetan.

FILOSOFIA ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

IKASLEEN EBALUAZIOA HITZALDIA

LEHEN ZIKLO OSOAREN EGOKITZAPENA KAPITULUA

  • Aposizio gisa (edo koma artean) jartzen diren hitzetan.
Mari Luz Otegi, trebakuntzako buruzagia, bisitan etorri da

  • Honako hauek bezalako harridurazko esaldietan:
Hau poza!

Zein ederra!

Deklinabidearen taula


BAT/BATZUK DEKLINABIDEA
external image marra.gif

Bat/batzuk deklinabide osoa

Euskaltzaindiaren 12. araua


Mugatuko formak: 'bat' bakarrik agertzen denean (hau da, aurrean izenik ez duela) eta ondoren 'beste' agertzen denean.
Bata ona da, baina bestea txarra


Batak edo besteak irabazi, berdin zait


Batari nahiz besteari emateko
Bestela, mugagabea erabiltzen da.

Batek esan zidan.


Zahar bati entzun nion.

Leku-denborazko kasuetan (NON, NOIZ, NONGO...) forma berak erabiltzen dira mugagabean eta mugatuan.

HIRU/LAU DEKLINABIDEA
external image marra.gif

Hiru/lau deklinabide osoa

Euskaltzaindiaren 8. araua


Hiru eta lau izenak direnean, bokalez bukatzen diren gainerako izenak bezala deklinatzen dira.


Hiruak eta lauak oso ongi marrazten ditu, baina gainerako zenbakiak ez ditu ikasi oraindik.

Izenordainaren funtzioa dutenean, berriz, taulan ageri diren bezala deklinatzen dira.

Hiru (mugagabea) zuzendari berri etorri dira eta hirurak (mugatua) euskal hiztunak dira.


Lauri (mugagabea) deitu genien ideia azaltzeko eta laurei (mugatua) oso ondo iruditu zitzaien.

Laukiko formak hiru eta lau zenbakiei bakarrik dagozkie eta ez hamahiru, hamalau, hogeita hiru, hogeita lau eta gainerakoei, hauen pluraleko deklinabidea hamahiruak, hogeita hiruak, hamalauak, hogeita lauak, etab. baitira.

Atzoko hirurak etorri ziren, baina beste hamahiruak etxean gelditu ziren.

KONTUZ IBILTZEKO ZENBAIT KASU
external image marra.gif
  • Ongi etorri!

    Diosala egiteko hitzak dira, "ongi ibili" edo "ongi joan" bezala. Ez da egokia, beraz mugatzailea eranstea.

    *Ongi etorria(k)!

    Hala ere, izen edo atributu gisan ere joka dezake; horrelakoetan onartzen du mugatzailea.

Sekulako ongi etorria antolatu genion

Zaretela ongi etorriak!

Euskaltzaindiaren 33. araua


  • Bihurtu bezalako aditzak.

    Zenbait aditz berezik mugagabea eskatzen du. Hona hemen honela jokatzen duten ohikoenen zerrenda:

bihurtu000.png

  • Hortaz, aditzaren predikatu osagarriak mugagabea izan behar du.Ura ardo bihurtu zuen
    Ordezkari aukeratu dute
    Lehendakari izendatuko dute
    Irakasle joan da herri txiki batera
  • Bihurtu aditzaren kasuan predikatu osagarri horrek ingurukariren bat daramanean (adjektiboa, izenlaguna...), artikulua eskatzen du. Hala ere, ez ahaztu kasua beti NOR edo ZER izango dela.

Emakumerik argiena bihurtu zara.

Ura ardo beltz ederra bihurtuko luke.
Euskaltzaindiaren 40. araua