agenda_48x48-32.png



Aditza


Euskararen adizkiak nahikoa konplexuak dira bertan informazio-kopuru handia bildua
dagoelako, bai ekintzan parte hartzen duten elementuei buruz (subjektua, osagarri zuzena
eta zeharkako osagarria), bai aspektuari buruz (burutua, ez-burutua, geroa), eta bai
denborari buruz ere (oraina, iragana, baldintzazkoa).

Aditzak, oro har, beren partizipio-formaren arabera (jolastu) izendatzen ditugu. Aditz horren erroa jolas izango litzateke, eta halaxe agertzen da adizki potentzialetan (jolas dezakezu), edo aditz arazleak osatzerakoan (jolasarazi).
Adizkiak, jokatuak ala ez-jokatuak izan daitezke.

Adizki ez-jokatuak


Aditzek jokatu gabe erabiltzen direnean ez dute denborarik eta pertsonarik adierazten, esate baterako: joan! Aditz horrek agindu bat adierazten du, eta ikus dezakegun moduan, ez du denbora-markarik (oraina, iragana eta geroa), eta ez pertsona-markarik ere (nor, nor-nori, nor-nork o nor-nori-nork). Aditz horrek, beraz, bere testuingurutik kanpo, oso informazio gutxi ematen digu aipatutako agindu horren inguruan. Agindu hori, gainera, adizki jokatu baten bidez ere eman genezake: joan zaitez! Horrek aurrekoak baino informazio gehiago eskaintzen du, badakigu orainean dagoela eta singularreko bigarren pertsonari (zu) zuzendua dagoela.

Adizki ez-jokatuak hiru eratara ager daitezke:

• Aditz-oina bakarrik: joan!

o Aginduak emateko.

o Galdera erretorikoak eta harridurazkoak egiteko.

o Errefrauetan.

o Kontakizunetan.

o Antzerkiko didaskalietan.

• Partizipioa: euskal partizipio zaharrarenen amaierak -i eta -n dira (ikasi, eduki, joan, edan...), eta -tu/-du partizipio-amaiera hizkuntza erromantzeetatik jasoa dugu. Gainera, -tu amaiera hori erabiliko dugu aditz berriak osatzeko (ligatu, nabigatu...).

• Aditz-izena: izen bihurturiko aditz hauek izen-sintagma osatuz ager daitezke, eta horregatik, kasu-markak ere har ditzakete. Zu etortzea nahi dut. Menditik ibiltzea gustatzen zait.


__Adizki trinkoak


Aditz trinkoak aditz laguntzaile baten beharrik gabe jokatzen dira. Aditzaren informazio guztia hitz bakarrean biltzen dute: pertsona, ekintzaren esanahia, modua, tempusa eta aspektua. Esate baterako: noa, nindoan, dator, daukat, zatozte, zegoen.
Egungo euskaran sintetikoki jokatu daitezkeen adizkien kopurua nahikoa mugatua da, aditz perifrastikoen aldean. Euskaltzaindiaren arabera 24 inguru aditz sintetiko edo aditz trinko izango genituzke, eta horien guztien artetik, hizkuntza mintzatuan hauek lirateke arruntenak: egon, joan, ibili, etorri, izan, jakin, eduki, ekarri, eraman, esan, jakin; beste aditz trinko batzuk hirugarren pertsonan bakarrik dira arruntak (etzan > datza; jarrio > dario, iraun > dirau) eta horietako batzuk hizkuntza idatzian edo hizkuntza landuan bakarrik erabiltzen dira. Aditz sintetiko edo trinko guztien partizipioak -i, -n amaiera dute, hots, aditz-amaiera zaharrak, eta aditz perifrastiko gehienen amaiera -du edo -tu da.

Adizki perifrastikoak


Adizki perifrastikoak jokatu ahal izateko aditz laguntzaile baten beharra dutenak dira..
Era honetako aditz gehienak -tu /-du amaieraz baliatzen dira partizipioa osatzeko: aurki > aurkitu; lagun > lagundu; bila > bilatu

Baina badira, halaber, -i edo -n amaiera dutenak: sinetsi, bidali; jan, irakin.

Forma perifrastikoek aditz nagusi bat eta aditz laguntzaile bat dute.
• Aditz nagusiak: aditzaren esanahia eta aspektua ematen digu. Lau eratara ager daitezke: aditz-oina (har), partizipio burutua (hartu), ez-burutua (hartzen) edo geroa (hartuko).

• Aditz laguntzailea: aditzaren pertsona, tempusa eta modua adierazten du, esate baterako: naiz, nintzen, naiteke, nadin, dut, nuen, dezaket.

Aditz guztiek forma perifrastiko bat har dezakete, hau da, laguntzaile batekin jokatu daitezke, baina denak ezin daitezke sintetiko izan. Esate baterako, ibili bezalako aditz trinko bat hitz bakarrean (nabil) edo laguntzaile batekin (ibiltzen naiz) aurki dezakegu. Halere, aditz perifrastiko batek (apurtu) beti behar du laguntzaile bat jokatu ahal izateko (apurtzen dut).

adibide00p.png


ADITZAREN ASPEKTUA

Ezkerreko elementuak (aditz nagusiak) aspektua markatzen du.

Hiru aspektu-mota daude:

  • Burutua (erosi) ekintza burutua adierazteko

  • Burutugabea (erosten), ohiturazko ekintza edo une jakin batekoa adierazteko

  • Geroa (erosiko) etorkizuneko ekintza adierazteko

Aditz laguntzaileak hiru marka daramatza:

  • Aldia (oraina eta iragana)

  • Pertsonak (NOR, NORI eta NORK)

  • Plurala



ADITZ LAGUNTZAILEAREN TAULA

Eranskina


Taula nola erabili

Lehenik, esaldian zein aditz erabili erabaki beharko dugu. Horretarako, esaldi horretan NOR, NORK edo NORI deklinabide kasuko osagairik/hitzik badagoen eta hiru kasu horietatik zein agertzen den ikusi beharko dugu.

  • Zenbaitetan aditza kasu bakarrak osatzen du, NOR kasuak.

Haizearekin atea ireki egin DA

  • Beste batzuetan bi kasu ageri dira batera, NOR-NORI/NOR-NORK.


- NOR/ZER-NORI

Bartolori, konturatu gabe, euritakoa ireki egin ZAIO


-NOR-NORK

Bartolok atea ireki DU

  • Eta beste batzuetan hiru kasuak ageri dira, NOR-NORI-NORK.
Bartolok guri atea ireki DIGU

Hiru deklinabide-kasu horien markez gain, aditz laguntzaileak pluralaren marka darama (-zki- edo -it-).

Logela bat hartu dugu (singularra)

Lau logela hartu ditugu (plurala)

Soineko hori ez zait gustatzen (singularra)

Praka horiek asko gustatzen zaizkit (plurala)itu edukiak hemen.