escribiendoelproyecto.gif



Hizkuntza-puntuak

ADITZA

external image Ani.gif Zer da 'aditz laguntzailea'?

  • external image diam.gif Aditz trinkoa eta aditz perifrastikoa zer den jakin behar da horretarako.

  • Aditz trinkoa osagai bakarraz eratutako aditza da eta 'momentuan' gertatzen ari dena edo ari zena adierazten du, adibidez: nator (momentu honetan 'etortzen ari naiz') edo nentorren (momentu hartan 'etortzen ari nintzen').

  • Aditz perifrastikoa bi elementuk osatzen dute: ezkerrekoari aditz nagusia esaten zaio eta eskuinekoari aditz laguntzailea. Adibidez:

  • external image aditzlaguntzaile.png

  • external image diam.gif Aditzaren aspektua

  • Ezkerreko elementuak, aditz nagusiak alegia, aspektua markatzen du. Hiru aspektu-mota daude: burutua (erosi) ekintza burutua adierazteko; burutugabea (erosten), ohiturazko ekintza edo une jakin batekoa adierazteko; eta geroa (erosiko) etorkizuneko ekintza adierazteko.

  • Aditz laguntzaileak aldiaren (oraina eta iragana), pertsonen (NOR, NORI eta NORK) eta pluralaren markak daramatza.

external image Ani.gif Aditz laguntzailearen taula nola erabili

external image diam.gif Lehenik, esaldian zein aditz erabili erabaki beharko dugu. Horretarako, esaldi horretan NOR, NORK edo NORI deklinabide kasuko osagairik/hitzik badagoen eta hiru kasu horietatik zein agertzen den ikusi beharko dugu; hiru kasu horiek baitira aditz laguntzailea osatzen dutenak (aditzaren taulan bakoitzak bere zutabea duela ikus dezakezu).

external image diam.gif Zenbaitetan aditza kasu bakarrak osatzen du, NOR kasua (adibidez, naiz); beste batzuetan bi kasu ageri dira batera, NOR-NORI edo NOR-NORK (adibidez, zait eta zaitut); eta beste batzuetan hiru kasuak ageri dira, NOR-NORI-NORK (adibidez, diot).

Adibidez:

    • Haizea dabil eta atea ireki egin DA. (NOR motako aditz laguntzailea)

    • NOR Bartolok atea ireki DU. (NOR-NORK motako aditz laguntzailea)

    • NORK ZER/NORBartolok guri atea ireki DIGU. (NOR-NORI-NORK motako aditz laguntzailea)

    • NORK NORI ZER/NOR Bartolori, konturatu gabe, euritakoa ireki egin ZAIO. (NOR-NORI motakoa)

    • NORI ZER/NOR

external image diam.gif Hiru deklinabide-kasu horien markez gain, aditz laguntzaileak pluralaren marka darama (-zki- edo -it-).

Adibidez:

    • Logela bat hartu dugu (singularra)

    • Lau logela hartu ditugu (plurala)

    • Mahai berria gustatzen zait (singularra)

    • Mahai berriak gustatzen zaizkit (plurala)

external image Ani.gif Aditzari buruz

external image diam.gif Gonbidatu, itxoin, deitu, lagundu... "dizut" ala "zaitut"?

external image diam.gif Arazi" aditzaren idazkera eta erabilera.

external image diam.gif "Balio du" ala "balio ditu"?

external image diam.gif Egitura pasiboak

external image diam.gif Esaldi inpertsonalak

external image diam.gif 'ezkero' ala '-(e)z gero/-enez gero'?

external image diam.gif Partitiboaren erabilera okerra

external image diam.gif -t(z)eko asmoz

external image diam.gif -t(z)ea merezi du

external image diam.gif etorriko nintzatekeen edo etorriko nintzen